Dimitri Konishev
Wikipedia(e)tik
Dimitri Borisovitx Konishev (errusieraz Дмитрий Борисович Конышев, Gorki, 1966ko otsailak 18) errusiar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1989 eta 2005 artean, denbora horretan 40 garaipen lortu zituelarik.
Sobietar Batasuneko azken belaunaldietatik iritsia, Konyshev errodadore on bat izan zen, abiadura punta on batekin, esprintean garaipenak lortzeko gai, batez ere talde txikietan. Zenbait txapelketa nazional eta bi domina Munduko Txirrindularitza Txapelketan lortzeaz gain, hiru Itzuli Handietan ere lortu zituen etapa garaipenak.
Gaur egun Katusha errusiar taldeko teknikoa da.
Palmaresa [aldatu]
1989
- 2. SESBeko txapelketan
- 2. Munduko Txirrindularitza Txapelketan
- Agostoni Kopa
- Emiliako Giroa
1990
- SESBeko txapelketa
- Etapa 1 Tourrean
1991
- 2 etapa Tourrean
- Etapa 1 Tirreno-Adriatikon
1992
- Etapa 1 Asturiasko Itzulian
- 2. Errusiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 3. Munduko Txapelketan
1993
- Errusiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 2 etapa 1993ko Italiako Giroan
1994
1996
- Etapa 1 1996ko Espainiako Itzulian
- 3. Errusiako errepide txirrindularitzako txapelketan
1997
- Etapa 1 1997ko Italiako Giroan
- Etapa 1 Tirreno-Adriatikon
- Etapa 1 1997ko Murtziako Itzulian
- Etapa 1 Poloniako Itzulian
- Valoniako Sari Nagusia
1998
- Etapa 1 Valentziako Erkidegoko Itzulian
- 3. Errusiako errepide txirrindularitzako txapelketan
1999
2000
- Etapa 1 2000ko Italiako Giroan
- Romañako Giroa
2001
- Errusiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
- Sabatini Kopa
- Campaniako Giroa
2004
- Etapa 1 2004ko Euskal Bizikletan
2005
- Etapa 1 Asturiasko Itzulian.