Dinar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berde ilunez ageri diren Estatuek dinarra darabilte egun. Berde argiz ageri direnek, lehen erabili zuten. Jugoslavia ohiko Estatuak behean ezkerraldean handituta daude.

Dinarra munduko Estatu zenbaiten diru-unitatea da. Estatu horietako gehienak arabiar hizkuntzakoak edo noizbait Otomandar Inperioaren parte izandako lurraldeak dira. Dinar izenak (zenbait hizkuntzatan, denar) diru izenaren jatorri bera du: latinezko denario (Antzinako Erroman erabilitako txanpon baten izena).