Diospolis Parva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Diospolis Parva, Goi Egiptoko VII. nomoaren hiriburuaren greziartutako izena izan zen, Denderatik gertu zegoena.

  • Izen egiptoarra: Hut, Hut-Sejem. Izen greziarra: Diospolis Parva. Izen arabiarra: Hu edo Hiu.

Hiriak, K. a. I. milurtekoan gune kultural garrantzitsua izan behar zuen, esaten denez, Tales Miletokoak, Pitagorasi, Egiptora bidaiatu eta Diospolis Parva eta Menfiseko apaizekin hezteko gomendatu baitzion.

Diospolis Parvan gurtzen zen jainkosa Neftis izan zen. Hirian, Bat jainkosa ere gurtzen zen, beranduago Hathor jainkosarekin bat egina.

Arkeologia gunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresi bat kontserbatzen da, adobez egina, Ptolomeotar dinastiaren garaikoa.

Nekropolia, 900 hilobi baino gehiagorekin, honako garai hauetakoak: Badariarra, Amratiarra (Naqada I), Gerzearra (Naqada II) eta Semaniarra (Naqada III) Flinders Petrieren arabera.