Domenico Modugno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Conductor Alberto Semprini and singer Domenico Modugno at the 1958 Eurovision Song Contest in Hilversum
Domenico Modugno (eskuinean).

Domenico Modugno (Polignano a Mare, 1928ko urtarrilaren 9a - Lampedusa, 1994ko abuztuaren 6a) italiar abeslari bat izan zen. Gaztetan Erromara joan zen zineman aritzeko asmoarekin, baina berehala abeslari hasi zen.

Erroman bizi zela hainbat lan idatzi zituen Fonit Records etxearentzat, sizilieraz lehenbizi eta italieraz ondoren. Grabatu zituen lehenengo kantuen artean aipatzekoak dira La Donna Riccia (1956) eta Lazzarella (1957). 1958an, San Remoko sari ospetsua irabazi zuen Nel blu dipinto di blu (Volare) abestiarekin. Abesti hark berehala hartu zuen lehenengo lekua Estatu Batuetan, eta baita munduko beste hainbat herrialdetan ere.

Ondoren, arrakasta handiko beste lan batzuk egin zituen: Piove (1959); Addio, Addio (1962); edo Dio Come Ti Amo (1966). 1960ko hamarraldiak aurrera egin ahala, Modugnoren ospeak beherantz egin bazuen ere, Italian garrantzi handiko abeslaria izaten jarraitu zuen. Hogei milioi disko baino gehiago saldu ditu munduan osoan zehar.

Ikusi gainea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domenico Modugno Aldatu lotura Wikidatan