Domenico Scarlatti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Domenico Scarlattiren erretratua.

Domenico Scarlatti (Napoli, Italia, 1685 - Madril, Espainia, 1757) musikagilea izan zen. Bere aita Alessandro Scarlattiren eta F. Gaspariniren ikasle izan zen. Garrantzizko karguak izan zituen Napoliko gortean, eta gero Erromako San Petriko musika-zuzendari izan zen. Europan zehar ibili ondoren, Espainian jarri zen bizitzen Maria Barbara infantaren klabe-jotzaile gisa. Oso ospetsua izan zen teklatuzko musika-tresnak jotzeko zuen gaitasun bikainagatik. Madrilen idatzi zituen lan gehienak. Bostehun sonata baino gehiago idatzi zituen, klaberako gehienak (Esercizi per gravicembalo). Stabat Mater baten egile ere izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domenico Scarlatti Aldatu lotura Wikidatan