Alessandro Scarlatti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alessandro Scarlatti.

Alessandro Scarlatti (Palermo, Italia, 1660 - Napoli, Italia, 1725) musikagilea izan zen.

1679-1683 urte-bitartean, Suediako Kristina erreginaren kapera-maisua izan zen Erroman, eta 1684-1703 urte-bitartean Napoliko espainiar erregeordearena. Erroman eta Napolin bizi izan zen, eta gorteko eta elizako kargu ugari izan zituen. Napolitar eskolaren sortzaileetako bat izan zen, eta opera seria izenekoaren oinarriak jarri zituen, eta aria da capo eta hiru zatiko obertura ezarri zituen. Ikasle izan zituen Johann Adolf Hasse, Francesco Geminiani eta Domenico Scarlatti, semea, besteak beste.

Ehun bat opera idatzi zituen, horien artean: Statira (1690); La caduta de Decemviri (1697); Eraclea (1700); Mitridate Eupatore (1707); Telemaco (1718); La Grisella (1721). Oratorioak, kantatak, meza ugari, moteteak eta bestelako eliz lanak, madrigalak, kontzertuak, ganbera-musika eta klaberako lanak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alessandro Scarlatti Aldatu lotura Wikidatan