Donostiako Jazzaldia
Donostiako Jazzaldia Euskal Herriko eta Europa osoko jazz jaialdirik garrantzitsuenetarikoa da, eta espainiar estatuan zaharrena, Donostian antolatutakoa 1966tik. Ibilbide luze honetan 1.400 musikari baino gehiagok parte hartu dute.
Uztailaren bigarren hamabostaldian burutzen dute, eta kokalekuei dagokienez Trinitate Enparantza zaharrenetarikoa eta kuttunenetarikoa da. Honetaz gain, Kursaal jauregia, Anoetako belodromoa eta Zurriolako hondartzan jazzaldirako eszenatokiak izan dira.
[aldatu] Donostiako Jazzaldia Saria
1994tik banatzen diote nabarmendutako musikari bati, eta orain arteko saridunen artean Keith Jarrett, Ahmad Jamal, Wayne Shorter, Herbie Hancock, Shirley Horn, Elvis Jones, Ray Brow eta Ron Carter ditugu.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Jazzaldiaren webgunea (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
| Donostiako urteroko kultura jaialdi eta ekitaldiak | ||
|---|---|---|
|
Maiatza Dantzan · Surfari Surfilm Festibal · Zinemaldia · Musika Hamabostaldia · Beldurrezko Astea · Literaktum · Jazzaldia · Giza eskubideen Zinemaldia · Film laburren lehiaketa |
||