Eduardo Mendoza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eduardo Mendoza Garriga (Barcelona, 1943ko urtarrilak 11 ) espainiar idazlea.

Bere lehen liburua Estatu Batuetan idatzi zuen, 1975 urtean NBEn itzultzaile lanetan ziarduenean; La verdad sobre el caso Savolta (jatorrizko izenburua los soldados de Cataluña zen, zensurak ordea ez zuen onartu). Nobelak XX. mendearen hasierako sindikatuen borrokak eta garai hartako Bartzelonako gizartea islatzen ditu. Franco hil hosteko urtean kritikaren saria jaso zuen.

Nobela beltza eta gotikoa nahastuz trilogia parodiko bat idatzi zuen (El misterio de la cripta embrujada, El laberinto de las aceitunas eta La aventura del tocador de señoras), eroetxe batean lotu duten izen ezezaguneko detektibe bat protagonistatzat duena. Antzerkia ere landu du. 1990an plazaratu zen Restauració gerora gaztelaniara itzuliko zuena. Urte berean El País egunkarian zatika agertu zen Sin noticias de Gurb, urte batzuk geroago gauza bera egin zuen el ultimo trayecto de Horacio Dos lanarekin.

1986an idatzi zuen La ciudad de los Prodigios, bere lanaren gailurtzat jo dena. 1888 eta 1929 arteko Bartzelonan girotua.


Eduki-taula

[aldatu] Lanak

[aldatu] Nobela

[aldatu] Kontakizunak

[aldatu] Antzerkia

  • 1990: Restauració
  • 2008: Gloria

[aldatu] Saiakera


[aldatu] Sariak

  • 1975: Kritikaren saria. La verdad sobre el caso Savolta.
  • 1987: Ciudad de Barcelona saria. La ciudad de los prodigios.
  • 1988: Urteko liburu onenari saria, Frantziako "Lire" aldizkaria. La ciudad de los prodigios.
  • 1992: "Elle" aldizkariaren III edizioko Irakurleen saria. El año del diluvio.
  • 1998: Liburu atzerritar onenari saria (Frantzia). Una comedia ligera.
  • 2007: Fundación José Manuel Lara saria. Mauricio o las elecciones primarias.
  • 2009: Zilarrezko lumaren saria. El asombroso viaje de Pomponio Flato.
  • 2010: Premio Planeta saria. Riña de gatos. Madrid, 1936.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak