Edward White

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edward Higgins White, II
EdwardWhite.jpeg
NASA - Astronauta
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Egoera Hilik
Jaiotza 1930eko azaroaren 14a
San Antonio, Texas, Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Heriotza 1967ko urtarrilaren 27a (36 urte)
Cañaveral lurmuturra, Florida, Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Lehenengo lanbidea(k) Hegazkinlaria
Alma mater Michigango Unibertsitatea
Graduazio militarra Teniente koronela
Denbora espazioan 4 egun, ordu 1 eta 56 minutu
Aukeratze-urtea 1962
OKI(ak), guztira 1
OKI(ak), denbora 36 minutu
Misioa(k) Gemini 4, Apollo 1
Misioaren entseina(k)
Gemini Four patch.jpg Apollo 1 patch.png

Edward Higgins White, II (San Antonio, Texas, 1930eko azaroaren 14a - † Cañaveral lurmuturra, Florida, 1967ko urtarrilaren 27a) astronauta estatubatuarra izan zen. 1959an ingeniaritza auronautikoan espezializatu zen Michigango unibertsitatean. Edward White Gemini IV-ko pilotua izan zen eta 1965ean ontziz-kanpoko ibilaldia estreinakoz burutu zuen estatubatuarra bilakatu zen. 1967an Apollo programaren barnean eginiko froga batean zendu zen kapsula barruan gertaturiko sute baten ondorioz. Whitekin batera Virgil "Gus" Ivan Grissom eta Roger Bruce Chaffee astronautak hil egin ziren zorigaitzeko froga horretan.

White San Antonion, Texasen, jaio zen eta bertako eskolan ikasi zuen eta boy scout elkarteko kide bihurtu zen. High Schooleko graduazioaren ostean, Estatu Batuetako akademia militarrean onartu zuten West Pointen. 1952an Zientzietan lizentziatu zen eta Estatu Batuetako aire-indarraren bigarren ontzi-teniente bilakatu zen. Geroago, Whitek Estatu Batuetako aireko indarrarentzako batzordea eratu zuen eta hegaldirako eskolan ikasketak egin zituen urtebete pasatxo. Jarraian, Whiteri 22. Fighter Day Squadron egokitu zitzaion Bitburgeko aire-basean, Alemanian. Bertan hiru urte eta erdi igaro zituen F-86 Sabre eta F-100 Super Sabre eskuadroietan hegan egiten.

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an, Michigango unibertsitatean sartu zen aire-indarraren babesa eta laguntzarekin ingeniaritza aeronautikoa ikasteko. Urte baten buruan, Zientzietako gradua atera zuen eta Estatu Batuetako aireko indarreko pilotu-frogarako eskolara bidali zuten Edwardseko aire-basen. Frogetarako pilotua bihurtu zen Aeronautical Systems Divisionean Wright-Patterson aireko indar basean. Bere heziketa prozesuan, 3.000 hegal-ordu baino gehiago burutu zituen, jetetan 2.200 ordu barne. Horrela, ontzi-teniente izendatu zuten eta handik aurrera espazioko ikerketara bideratu zuen bere lana.

Bere jarduera NASAn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962an astronauten bigarren taldeko kide izendatua zuten beste zortzi astronautekin batera. NASAko zuzendaritzak handinahiko pilotutzat hartzen zuen Edward White. Izan ere, Gemini 4 misioko pilotua izateko aukeratu zuten, James McDivitt aginte-pilotuarekin. Horrela, 1965eko ekainaren 3an White ontziz-kanpoko hegaldia burutu zuen lehenengo estatubatuarra bilakatu zen. Hain izan zuen gustuko ontziz-kanpoko ibilaldia (EVA), ezen ontzira itzultzeko agintea eman behar izan baitzioten. Kanpoan zegoenean, eskularru termal batek leihatilatik ihes egin zuen eta Lurreko azpi-orbitara isuritako lehenengo hondakina izan zen. Hala ere, erre egin zen Lurreko atmosfera zeharkatzeko gunera iritsi zenean. Bestalde, eskotilaren mekanismoarekin arazoak egon ziren zailtasunak baitzeuden bere irekiera eta ixtearekin. Gainera ibilaldirako denbora oso mugatua zen. McDivittek eskotila ondo ixteko gai ez balitz, ezin izango zuten atmosferan sartu berriro.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward White Aldatu lotura Wikidatan