Egunero behar genuen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egunero behar genuen
Jatorria
Egilea(k)Imanol Murua Uria
Argitaratze-data2023
IzenburuaEgunero behar genuen
ArgitaletxeaBerria, Elkar eta Jakin
ISBN978-84-1360-296-7
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera eta kronika
Hizkuntzaeuskara

Egunero behar genuen Imanol Muruak 2023an plazaratutako liburua da. Hedabidearen hogeigarren urtemugarekin batera Egunero-ren kronika hau. Egunero Euskal Herriko euskal egunkari bat izan zen. Lehen alea 2003ko otsailaren 21ean argitaratu zen. Egun bat lehenago Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, eta egunkariaren egoitzako jabetza guztiak bereganatu zituen, Euskaldunon Egunkariak ustez ETArekin zerikusia zuelakoan. Egunero 2003ko ekain arte argitaratu zen. 2003ko ekainaren 21ean Berria egunkariak ordezkatu zuen arte, hain zuzen.[1][2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera ez zen arrunta, eta egunkari hura ere ezin arrunt edo normalizatua izan. Ezaugarrietan ere, prekarioa izan zen, halabeharrez. Paradoxikoki, euskarazko egunkari batek inoiz izan dituen irakurle, erosle eta harpidedun gehien izan zituen. Hura Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun olatuari esker izan zen. Imanol Muruak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero eta Egunero-ren inguruabar guztiak, eta haien berri ematen du.[2]

Datuz eta bizipenez jositako lana da, «emergentziaz» egin zen argitalpen hark izan zuen garrantziaz jabetzeko argigarria da liburu hau.

Liburua kazetaritza lan bat da. Erreportaje luze baten forma du, eta bederatzi zatitan banatuta dago liburua.

  1. Olatuaren azpian
  2. Erabakia
  3. Zaharrak berri
  4. Lehen eguna. Lehen zenbakia.
  5. ETA-ren panfletoa
  6. Enpresa errentagarria
  7. Beldurra, amorrua
  8. Zuri-beltzean
  9. Bonbak
Izan zirelako.

Lehen pertsonan idatzi zituen hainbat pasarte Imanol Muruak.[3] Gainerakoek, baina, Oskar Angulo, Andres Gostin, Joanmari Larrarte, Pilar Mendibil, Mikel Sorozabal, Igor Sota eta Manex Txopeitia kideei 2010an egin zizkien elkarrizketak dituzte oinarri; guztiek ardura postuak zituzten orduan. Dokumentazio eta hemeroteka lana ere aski fina da liburuan.[4]

Bukaeran gehitu zuen Izan zirelako atalean Muruak euskarazko kazetaritzaren historia laburra azaltzen du, 15 orritan eta hainbat argazkirekin, 1848an Agustin Xahok Uskal-Herriko Gaseta aldizkariarekin hasita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lorea., Agirre,. (2004). Gezurra ari du : Egunkaria-ren itxieraren kronika. AISE liburuak [etc.] ISBN 84-95589-94-X. PMC 1055219247. (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  2. a b Uria, Imanol Murua. «Egunero behar genuen» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  3. Mateo, Iraitz. (2023-02-18). «‘Egunero behar genuen’ aurkeztu du Imanol Muruak, ‘Egunkaria’ itxi osteko kronika» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  4. Iraola, Arantxa. «'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu du Imanol Murua Uriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]