Joan Mari Torrealdai
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joan Mari Torrealdai Nabea | |
| Jaio | 1942ko azaroaren 24a | |
| Forua (Bizkaia) | ||
Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkaia, 1942ko azaroaren 24a - ) euskal idazle, euskaltzain, kazetari eta soziologoa da, frantziskotarra izandakoa.
1977az geroztik landu duen lan bibliografikoak bi alor nagusi ditu:
- Batetik, liburua bera gizarte adierazle gisa ulertuta liburugintzaren azterketa, Jakin aldizkariaren 30 zenbakitan emana, eta modu zabalagoan Euskal idazleak, gaur eta Euskal Kultura gaur. Liburuaren mundua liburuetan sakondua.
- Eta, bestetik, liburuen katalogoa, fitxa bibliografikoz osatua. Euskal Liburuaren Behatokia sortzeko lanean dabil.
Euskaltzale sutsua da, eta behin baino gehiagotan salatu du diglosiak dakartzan kalteak:
| « | Euskal prentsa euskaraz dela aitortu, onartu eta laguntzen ez duen erdal prentsak diglosia finkarazten du. Aldizkarien euskal izenak eta tituluak ez daitezela inoren engainutarako izan.
Hona hemen euskal kazetaritzaren puntu larri batzuk. Aztertzeak merezi du, eta aurrez aurre ez ikusi nahia geure buruaren kaltetan da. Erdal eta euskal prentsaren arteko erlazio hau, euskal kazetaritzaren urtea amaitu orduko argitan jarri behar genukeen arazo bat da. |
» |
| Joan Mari Torrealdai[1] | ||
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
[aldatu] Kronologia
- 1967. urtetik, Jakin aldizkariko zuzendaria da.
- 1985. urtean, euskaraz egindako lehen tesina aurkeztu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, ETB eta euskaren arazoa izenburukoa.
- 1990ean, Euskaldunon Egunkariaren zuzendaritza batzordean sartu zen.
- 2003an, guardia zibilek atxilotu eta torturatu zuten, orduko Espainiako Gobernuak Egunkariaren aurka abiatutako prozesu baten barruan.
- 2010ean absolbitu zuten kargu guztietatik, jasandakoa jasanda, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga eta Iñaki Uriarekin batera.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Saiakera
- Iraultzaz (1973, Jakin)
- Euskal idazleak, gaur (1977)
- Euskal kultura gaur (1997)
- El libro negro del euskera (1998, Ttarttalo)
- Artaziak - euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983 (2000, Susa)
[aldatu] Biografia
- Martin Ugalde, Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena (1998)
- Imanol Murua, Gipuzkoako alkate (2004, Alkartasuna Fundazioa)
[aldatu] Bibliografia
- XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1993, Gipuzkoako Foru Aldundia)
[aldatu] Sariak
Besteak beste, sari hauek jaso ditu:
- Zilarrezko Euskadi Saria (1997), Euskal kultura gaur liburuari liburu dendariek emana, Donostian ospaturiko Liburu Eguneko Azokan liburu salduena izateagatik.
- Zilarrezko Euskadi Saria (1998), El libro negro del euskera liburuari liburu dendariek emana, Donostian ospaturiko Liburu Eguneko Azokan liburu salduena izateagatik.
- Ohorezko aipamena, XIX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian (2007).
- Lauaxeta Saria (2010), euskara eta euskal kultura sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egindako lanagatik, Bizkaiko Foru Aldundiak emana.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Anaitasuna, 323-324 zenbaki bikoitza, 1976-09-15.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Joan Mari Torrealdai literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Joan Mari Torrealdairi egindako elkarrizketa euskonews.com webgunean
- (Euskaraz) Joan Mari Torrealdai Inguma datu-basean
- (Euskaraz) «Joan Mari Torrealdai Nabea», Plazaberri, 28. zenbakia, 2007ko abendua.