El Carmel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

El Carmel

Turó del Carmel.jpg
Turó del Carmel muinoa (atzealdean), Creueta del Coll parketik ikusita.
Districte d'Horta-Guinardó.svg
Azalera 94,2 km²
Biztanleria 33.081 (2009)
Dentsitatea 351,3 bizt / km²


El Carmel Kataluniako Bartzelona hiriko Horta-Guinardó barrutian dagoen auzo bat da, hain zuzen ere hiriaren goialdean kokatua dago, Collserola mendilerroan dagoen izen bereko Turó del Carmel muinoan. Orografia menditsua du, gora-behera handiekin, honek auzoko kale ugari aldapatsuak izatea dakar.

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran Bartzelokao burgesiaren bizileku bilakatzen hasi zen, halere 1920ko hamarkada arte baserri giroko auzoa izan zen, baratza eta gune berde ugari zituelarik, hau Espainiako leku ezberdinetatik etorritako inmigrazioaren ondorioz berehala aldatu zen. Familibakarreko etxebizitzaz osatua izatetik auzoa etxolez betetzen hasi zen, aldiz, 1960ko hamarkadatik aurrera eta garaiko eraikuntzaren boomaren ondorioz bertan etxebizitza bloke handiak eraikitzen hasi ziren, egoera berri honek auzoaren izaera erabat aldatu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Carmel Aldatu lotura Wikidatan