Elena Martinez Rubio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Martinez Rubio

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
alemana
katalana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, filologoa eta editorea

LinkedIn: 53568044 Inguma: elena-martinez-rubio Literaturaren Zubitegia: 931 Edit the value on Wikidata

Elena Martinez RubioElena Galzusta— (Bilbao, Bizkaia, 1957) filosofoa eta filologoa da; idazlea eta editorea.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate arteko ikasketak, —batxilergoa, alegia—, alemanez egin zituen Bilbon, gurasoak hizkuntzaleak eta esperantistak baitziren; aita, idazlea, artikulugilea eta frantses irakaslea.

1971-1975 solfeo eta Musikaren Teoria eta Piano ikasketak egin zituen Bizkaiko Musika kontserbatorioan. Ondoren, DAAD (Deutscher Akademischer Austauschdienst) bekaren laguntzaz, Erlangen-Nürnbergeko Unibertsitatean Filosofia, Soziologia eta Germanistikako lehen zikloa egin zuen, 1975tik-1978ra. Alemanian zegoela, euskara ikasi zuen bere kabuz.

Filosofiako lizentziatura Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, katalanez (1982), eta Historiaren filosofiari buruzko tesina Josep Ramonedaren zuzendaritzapean. OHOko irakaskuntzako ikasketak Ingeles Filologia Sailean egin zituen (1983); Euskal Filologia, berriz, Deustuko Unibertsitatean (1990). Urte haietan, haurtzaroan ikasitako alemana, frantsesa, latina eta ingelesari eta errusiera gehitu zizkion Bilboko eta Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialetan. Berlingo Freie Universität-ean Literatura ikasi zuen 1987-1989ra, bertako Indogermanistika sailean euskara-mintegi bat antolatu zuen Jost Gippert kaukasologian adituarekin batera.

Filosofia politikoan Doktorea, 1992an Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Hannah Arendti buruzko aurkeztutako tesi batekin, Javier Sadaba Etika katedradunaren zuzendaritzapean: Hannah Arendt. La  historia, relato de infinitos comienzos y ningún final (Hannah Arendt. Historia, hastapen mugagabe baina amaierarik ez duen istoriotzat hartuta), Hannah Arendti buruz Espainiar Estatuan lehena.

Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia-irakasle aritu zen euskaraz (1983-1987), baita Frankfurteko Goethe Unibertsitatean Wissenschaftliche Mitarbeiterin gisa euskara eta euskal kultura irakasten (2011-2012).

Berria euskarazko egunkarian zutabegile.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat argitalpen ditu Elenak:[3]

  • Anders, Günther: Los muertos. Discurso sobre las tres guerras mundiales. (Besatari, 2021).
  • Egun gorrietan. Sigi-sagako gogoetak. (Alberdania, 2021).[4][5][6]
  • Fito Rodríguez: Mort aux Rois. (Besatari, 2019).
  • Freundlich, Elisabeth: En lugar de una salva de honor. (Besatari, 2015).
  • Bidaia filosofikoak. (Utriusque Vasconiae, 2015).[7][8][9]
  • Jactaos vosotros. (DDT, 2015).
  • Anders, Günther: Si estoy desesperado ¿a mí qué me importa?.(DDT, 2015).
  • Brecht eta Aresti: Ausgewählte Gedichte/Brecht Aresti. Lan hautatuak. (EuskAlema Elkarteak talde-lanean osatutako edizio kritikoa elebiduna, 2011).
  • Anders, Günther: Nahikoa al da bortxarik gabeko protesta?.(Lapiko kritikoa, 2010).
  • Vivíamos a la vuelta de la esquina (Pasaia Hiriko lehen saria).(Bermingham, 2010).
  • Herri gogoa liburuan Azurmendik jorratutako hizkuntzari buruzko tesien ildotik, Theodor W. Adorno eta Günther Andersen arteko eskutitzen azterketa[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Elena Martinez Rubio - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  2. Rubio, Elena Martinez. «Elena Martinez Rubio» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  3. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Elena Martinez Rubio. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  4. Arrese, Gorka. «Askatasunaren galeraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  5. Agirre, Jon. (2021-06-29). ««Mugimendua ezin da helburua izan, bide horretan ez delako ezer ikasi, soilik kontsumitu»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  6. «Elena Martinezek ‘Egun gorrietan’ saiakera liburua aurkeztu du» KULTUR SHAREA 2021-06-29 (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  7. Rekondo, Hasier. «Bidaro epelen xerka» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  8. Astiz, Iñigo. «Okinentzat ere ari den filosofia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  9. «BIDAIA FILOSOFIKOAK # Elena Martínez Rubio | Banizu Nizuke» www.banizunizuke.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  10. «azurmendi kongresua - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]