Emmanuel Roblès

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Emmanuel Roblès frantses idazlea izan zen (Oran, Aljeria, 1914 - Boulogne, Hauts-de-Seine, 1995). Ipar Afrikako munduari guztiz lotua dago, errespetu handia erakutsi du musulmanen erlijio eta ohituren aurrean, eta idazle musulmanek frantsesez eginiko eleberriak aurkezten dituen Méditerranée argitaletxearen zuzendaria izan da. Espainiar jatorriko familia batean sortu zen, eta irakasle-ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerran Albert Camusekin batera lan egin zuen Alger-Républicain egunkarian. 1958an Parisa jo behar izan zuen, Aljeriako gerratik ihesi. Les Hauteurs de la ville (1948, Hiriko gainaldeak), laugarren eleberriak ekarri zion ospea; gazte aljeriar batek Bigarren Mundu Gerran aljeriar hiritarrak kontzentrazio-esparruetara eta heriotzara eraman zituzten faxisten aurka eginiko mendekua du kontagai nobela horrek. Cela s´appelle l´aurore (1952, Egunsentia du horrek izena) eleberriak arrakasta handia ekarri zion; handik aurrera Italian gerra-garaian giroturiko amodiozko eleberriak idatzi zituen. Antzerki lan aipagarriak ere idatzi zituen: Montserrat (1948), Venezuelako independentzia gerran girotua, La Vérité est morte (1952, Egia hila da), Espainiako Gerra Zibilean, eta Plaidoyer pour un rebelle (1965, Errebelde baten alde), terrorismoan. Federico García Lorcari buruzko saiakera bat idatzi du, eta frantsesera bihurtu ditu gaztelaniazko eleberriak. 1973an Académie Goncourteko kide izendatua izan zen.

Bibliografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Vallée du paradis (1940)
  • Travail d'homme (1942)
  • La Marie des quatres vents (1942), ipuinak
  • Nuits sur le monde (1944), ipuinak
  • L'Action (1946)
  • Les Hauteurs de la ville (1948), Prix Femina saria
  • Montserrat (1948), antzezlana
  • La Mort en face (1951), ipuinak
  • Cela s'appelle l'aurore (1952)
  • Federica (1954)
  • Les Couteaux (1956)
  • L'Homme d'Avril (1959), ipuinak
  • Le Vésuve (1961)
  • Jeunes saisons (1961), autobiografia
  • La Remontée du fleuve (1962)
  • La Croisière (1968)
  • Un Printemps d'Italie (1970)
  • L'Ombre et la rive (1972), ipuinak
  • Saison violente (1974)
  • Un Amour sans fin (1976)
  • Les Sirènes (1977)
  • L'Arbre invisible (1979)
  • Venise en hiver (1981)
  • La chasse à la licorne (1985)
  • Norma, ou, L'Exil infini (1988)
  • Albert Camus et la trêve civile (1988)
  • Les Rives du fleuve bleu (1990), ipuinak
  • Cristal des jours (1990), poesia
  • L'Herbe des ruines (1992)
  • Erica (1994), ipuinak
  • Camus, frère de soleil (1995), biografia


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]