Oran
|
Oran |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | وهران Wahrān (ar) | ||
| Estatua | |||
| Probintzia | Oran probintzia | ||
| Alkatea | Saddek Benkada | ||
| Herritarra | orandar | ||
| Koordenatuak | 35°41′49″N 0°37′59″W / 35.69694°N 0.63306°WKoordenatuak: 35°41′49″N 0°37′59″W / 35.69694°N 0.63306°W | ||
| Eremua | 64 km2 | ||
| Biztanleria | 674.273 bizt. (2009) | ||
| Dentsitatea | 10.535,52 bizt./km² | ||
Oran[1] (arabieraz: وهران Wahrān), "dirdiratsua" (arabieraz: الباهية El Bahia) ezizena duena, Aljeriako ipar-mendebaleko hiria da. Mediterraneo itsasoaren ertzetan dago. Aljeriako bigarren hiri handiena dena.
Oran probintzia edo wilayako hiriburua da. Hiriak 2009an 674.273 biztanle zituen. Hasieran portu bat besterik ez bazen ere, 1960ko hamarkadatik aurrera mendebaldeko Aljeriako merkataritza, industria eta heziketaren hiriburua da.
Eduki-taula |
Auzoak[aldatu]
| Barrutia | Izen arabiarra | Izena |
|---|---|---|
| 1 | الحمري | El Hamri |
| 2 | حي الإمام الهواري | Hai Imam El-Houari |
| 3 | السعادة | Es-Saada |
| 4 | المقري | Al-Maqarri |
| 5 | الحمري | El-Hamri |
| 6 | البدر | El-Badr |
| 7 | الصديقية | Es-Seddikia |
| 8 | المنزه | El-Menzeh |
| 9 | الأمير | El-Emir |
| 10 | العثمانية | El-Othmania |
| 11 | بوعمامة | Bouamama |
| 12 | محي الدين | Muhieddine |
Historia[aldatu]
Al-Andaluseko etorkinek sortu zuten Oran X. mendean. Urrea eta Sudango esklaboak saltzen eta Europako produktuak erosten ziren bertan.
XV. mendean beherantz egin zuen hiriak. Cisneros kardinalaren agintaritzapean zeuden Espainiako osteek konkistatu zuten eta Espainiako koroaren eskuetan izan zen 1509-1708 eta 1732-1792 bitartean, eta Frantziaren mende 1831tik 1962a bitartean.
Klima[aldatu]
| Datu klimatikoak (Oran) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16.6 | 17.7 | 19.7 | 21.5 | 23.9 | 27.7 | 30.5 | 31.6 | 29.0 | 25.2 | 20.6 | 17.7 | 23.48 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 10.9 | 12.1 | 13.9 | 15.8 | 18.6 | 22.3 | 25.0 | 25.9 | 23.4 | 19.6 | 15.1 | 12.2 | 17.90 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.1 | 6.5 | 8.1 | 10.0 | 13.2 | 16.9 | 19.4 | 20.1 | 17.7 | 14.0 | 9.5 | 6.7 | 12.27 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 43.6 | 44.4 | 35.0 | 29.6 | 27.2 | 3.80 | 1.80 | 2.70 | 13.2 | 24.8 | 55.5 | 45.2 | 326.8 |
| Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 8.7 | 8.5 | 7.1 | 7.2 | 6.9 | 2.0 | 1.3 | 1.8 | 3.6 | 6.6 | 8.4 | 8.8 | 70.9 |
| Iturria: World Meteorological Organization (NBE)[2] | |||||||||||||
Ekonomia[aldatu]
XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen hiria garatzen ekonomiaren eta demografiaren aldetik. Orango ekonomia kontserba industrian, azukre industrian, tabakoan, kimikan eta ehungintzan (kotoia) oinarritzen da.
Azpiegiturak eta ekipamenduak[aldatu]
- Gas hodiak.
- Zentral termoelektrikoa.
- Bertatik igarotzen da Sahara zeharkatzen duen autobidea.
- Aireportua.
- Unibertsitatea, 1965ean sortua.
Hiri eta herri senidetuak[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) visitoran.com webgunea