Enio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Enio (antzinako grezieraz Ένυώ Enyố, "izua") "Hiri Suntsitzaile" homeroar epitetoagatik ezagutu zen antzinako jainkosa bat zen. Sarri, odolez estalirik eta gerra armak eramanez irudikatzen zen. Sarri, Fobos eta Deimosekin irudikatzen zen, Aresen laguntzaile bezala, gerraren jainko nagusia, eta bere ama zein arreba zela esaten da.

Tebasen eta Orkomenon, Όμολώϊα izeneko jaialdi bat ospatzen zen, Zeus, Demeter, Atenea eta Enioren omenez, eta, esaten zenez, Zeusek, homoloios epitetoa, Homoloisengandik jaso zuen, Enioren apaiz andere bat. Enioren estatua bat, Praxitelesen semeek egina, Atenaseko Aresen tenpluan altxatzen zen. Hesiodok, bere Teogonian aipatzen zituen Graien artean, Enio zegoen.

Erromatar mitologiako bere baliokidea, Belona zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enio Aldatu lotura Wikidatan