Eros

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eros Farnese marmolezko eskultura, Ponpeian aurkitua. Napolesko Arkeologia Museo Nazionala.

Greziar mitologian, Eros[1] (antzinako grezieraz: Ἔρως, "desio") maitasunaren jainkoa zen, sexu-erakarpenaren, maitasunaren eta koitoaren jainkoa; baita ugalkortasunaren jainkoa ere.

Mito batzuetan, Afroditaren eta Aresen semea da, baina Platonen Oturuntza obraren arabera, Porosek (oparotasuna) eta Peniak (txirotasuna) kontzebitu zuten, eta horri zor zaizkio maitasunaren alderdi hain desberdinak.

Erromatar mitologian, Erosen baliokidea Kupido zen.

Eratostenesen tradizioaren arabera, Eros pederastiaren patroia zen, gizonen arteko maitasunaren patroia, eta Afrodita, berriz, gizonen eta emakumeen arteko maitasunaren patroia. Erosen estatua palestretan egoten zen, borroka-eskoletan, han elkartzen baitziren gizonak beren gizon maitaleekin, eta Erosi egiten zizkioten eskaintzak espartarrek guduaren aurretik.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eros Aldatu lotura Wikidatan