Homeroar epiteto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Homeroar epitetoa, antzinako greziar epopeiatan, bereziki Homeroren Iliada eta Odisean, izen propio gehienen gehigarri bat da.

Homeroar epitetoaren formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epitetorik sinple eta ohikoena δῖος grezierazko adjektiboa da, jainkoa edo jainkotiarra esan nahi duena, heroi epiko guztiei ematen zaiena. Izan ere, epitetoren batzuk, inongo ezberdintasunik gabe, pertsona ezberdinei eman ahal zaizkie. Adibidez Diomedes (adibidez Iliada vi. 12) eta Menelao (adibidez Odisea xv.14) "gerra deiadar boteretsu" batekin deituak dira, grezieraz βοὴν ἀγαθὸς, boên agathos). Beste batzuk, berriz, pertsonalak dira. Kasu hauetako adibide batzuk honako hauek dira: Zeus bakarrik da "porta-egida" deitua (antzinako grezieraz αἰγίοχος, aigíokhos), bakarrik Akilesek jasotzen zuen "oin arinena" epitetoa, eta bakarrik Atena zen "begi urdinxkena" deitua.

Heroia noren ondorengoa den ere adieraz dezakete: "Peleoren semea" Akilesentzat, "Atreoren semea" Agamemnon edo Menelaorentzat. Epitetoren batzuk ohiko tokietan bihurtzen dira Eos (Aurora) bezala "hatz arrosaskaduna" (grezieraz ῥοδοδάκτυλος Ἠώς, rododáktulos Êốs).

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homeroar epitetoa ez da bakarrik heroia bereizteko, aldi berean aedoarentzat prestatutako hitz neurtuen zatiak ere ematen ditu, aedoa, kantua epopeiarekin batera konposatzen duena delarik. Honela "Ulises jainkotiar hauskaitza"k (grezieraz πολύτλας δῖος Ὀδυσσεύς) hemistikio bat osatzen du, asmatutako hemistikio batekin konbinatzeko prest dagoena, edo baita, erabiltzeko prestatutako beste hemistikio batekin ere. Honela, honako grezierazko hexametro hau: ("ὣς φάτο, γήθησεν δὲ / πολύτλας δῖος Ὀδυσσεύς" "hitz hauekin, pozez betea izan zen/Ulises jainkotiarra, hauskaitza" Odisea xiii. 250). Milman Parry bere Épithète traditionnelle dans Homère. Essai sur un problème de style homérique (1928) tesian, izan da homeroar epitetoak "formulario estiloan" duen papera erakutsi duen lehena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Parry, Adam The Collected Papers of Milman Parry 1987 Nueva York y Oxford: Oxford University Press ISBN 0-19-520560-X