Erdialdea (Errenteria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errenteriako elizaren kanpain dorrea.

Errenteriako Erdialdea udalerri honetako gunea osatzen duen auzoa da. Bertan zerbitzu gehienak daude, udaletxea eta posta-zerbitzua adibidez. Gune garrantzitsuenak ondoko hauek dira:

Herriko plaza eta udaletxea.
  • Herriko plaza, bertan udaletxea eta eliza daudelarik.
  • Zumardia, Oiartzun ibaia ondoan duena.
  • Foruen plaza, Xenpelar izenez ezaguna dena, Errenteriako bertsolari ezagunaren omenez.

Erdialdearen barnean, Alde Zaharra edo Kaskoa dago, Orereta herria sortu zen ingurunea, hain zuzen. Zonalde honek harresiak izan zituen XIX. mendera arte. Gaur egun, balio historiko eta arkitektoniko handiko eraikin batzuk badaude, nahiz eta ez dauden oso zainduta:

  • Torrekua dorretxea
  • Morrontxo dorretxea

Kaskoko beste leku garrantzitsu batzuk hauek dira:

  • Orereta kalea, herriaren lehenengo izena islatzen duena.
  • Santxoenea kalea.
  • Mikelazulo pasabidea.


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak