Ereñotzu
|
Ereñotzu |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| Udalerria | Hernani | ||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 43°14′33″N 1°56′21″W / 43.2425°N 1.93917°WKoordenatuak: 43°14′33″N 1°56′21″W / 43.2425°N 1.93917°W | ||||
Ereñotzu Hernaniko (Gipuzkoa) toki entitate txikia da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 403 biztanle ditu. Hernaniko herritik 6 km-ra dago, Goizuetarako bidean. 400 inguru pertsona bizi dira. Ereñotzuk herri txiki baten itxura du. XIX. mendean sortu zen Urumea ibaiaren ondoan, Ereñotzu baserriaren eta ermita baten inguruan.
2010eko urriaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiak Foru Dekretu bidez, Ereñotzu toki entitate txiki eratu zuen, ordura arteko auzo maila galduz. Erenotzuk, lau bokalez eta auzo-alkate batez osatutako auzo-batzarra du.[1]
Eduki-taula |
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 447 | 444 | 429 | 416 | 424 | 409 | 407 | 403 |
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Jose Manuel Lujanbio "Txirrita", bertsolaria.
- Xabier Solano, musikaria (Etzakit, The Solanos eta Esne Beltzako abeslaria eta Fermin Muguruzaren taldeko kidea).
- Mikel Peruarena, idazlea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Euskaraz) 26/2010 Foru Dekretua, urriaren 7koa, Hernaniko udalerrian Ereñotzuko toki entitate txikia eratzekoa., Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, https://ssl4.gipuzkoa.net/boletin/asp/ViewRoot.asp?Action=Html&Item=1&X=217201214. Noiz kontsultatua: 2011-02-17
| Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
|
|||||||