Urumea
- Artikulu hau Urumea ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Urumea (argipena).
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Gipuzkoa | |||
| Luzera | 46 km | |||
| Arroa | 192 km² | |||
| Emaria | 10 m³/s | |||
| Iturburua | Ezkurra mendatea | |||
| Ibai ahoa | Donostia, Bizkaiko Golkoa 43°19′34″N 1°58′56″W / 43.32611°N 1.98222°W |
|||
Urumea (Goizuetan Errakaundi[1]) Ezkurra mendatean jaio eta Donostian itsasoratzen den ibaia da.
46 km luze da eta ibaiadar nagusienak Elama, Añarbe eta Landerbaso dira. Urumearen arroak 192 km² ditu (gutxi-gorabehera 200.000 biztanle) eta batezbesteko emaria 10 m3/s da.
Goizueta, Arano, Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu. Urnietaren zati nagusiak ere Urumeara isurtzen ditu bere urak.
Eduki-taula |
Donostian[aldatu]
Antzina, Donostia inguruan Urumea ibaiak Zurriola izena zuen. Egungo Salamanca pasealeku aldean zegoen Donostia zaharreko auzo historikoak izen hori zeukan. Zurriola auzo hori desagertzean, berriz, udalbatzak ibaiaz bestaldeko hondartza hartara deitzea erabaki zuen, izena gal ez zedin.
Zazpi zubik zeharkatzen dute:
- Loiolako zubia (Loiola koartelekin lotzen du)
- Egiako zubia (leku bertsuan ere A8 autobidearen zubibidea)
- Burdinezko zubia (auto eta trenaren zubia, Madril-Paris linea), egun Errealaren zubia izena duena.
- Agirre Lehendakaria zubia
- Mundaitz zubia (urre koloreko eta bao bakarreko zubia, Donostiako berriena)
- Maria Kristina zubia (Zentroa tren Geltokiarekin lotzen duena, lau erpinetan pabiloi zaldidunez apaindua)
- Santa Katalina zubia (zaharrena eta antzinako zurezko zubiaren kokalekuan, Pariserako bidea baitzen)
- Zurriola edo Kursaal zubia (Kursaalaren ondoan kokatua eta kaleargi erraldoiez apaindua)
Iruditegia[aldatu]
-
Errakaundi ibaia zeharkatzen duen Goizuetako zubia.
-
Urumea ibaia Urgull eta Zurriolaren artean itsasoratzen.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
Kanpo loturak[aldatu]
- www.Urumea.com Ibaiari buruzkoa (Donostia, Hernani, irudiak, datuak...)