Eric S. Raymond

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eric S. Raymond
Eric S. Raymond
Datu pertsonalak
Izen osoa Eric Steven Raymond
Jaio 1957ko abenduaren 4a (66 urte)
Boston ( Ameriketako Estatu Batuak)
Webgunea www.catb.org http://www.catb.org/~esr/ www.catb.org

Eric Steven Raymond (Boston, 1957ko abenduaren 4a) estatubatuar informatikaria da.

ESR bezala ezagutua, The Cathedral & the Bazaar saiakera idatzi zuen. Jargon Fileren arduraduna da. Jargon Filerekin hacker bezala ezagutu egin zen, ondoren 1997an figura lider bihurtu zen Open Source Mugimenduan.

Raymond neopaganoa da, baita anarkokapitalista eta su-armak edukitzeko eta erabiltzekoaren defendatzailea. Zientzia fikzioa gustuko du. Musikalari da eta gerriko beltza taekwondon. Paralisi zerebrala pairatzen du.

Biografia

Bostonen, Massachusettsen, 1957an jaio eta 1971z geroztik Pennsylvanian bizi da. 1976an hacker bilakatu zen. Fetchmail posta korrontearen bezeroen koordinatzailea izan zen. Emacsa eratzera ere lagundu zuen, eta GNU ncurses liburutegiaren idazle laguntzailea izan zen.

Berea da atsotitz hau: "begi aski badaude, erraza da akats guztiak topatzea". Atsotitz honen inspirazioa The Cathedral & the Bazaar liburua da. Saiakerak idazten aritu da, tema politikoz batez ere.

1997tik aurrera, teorizatzaile garrantzitsuenetariko bat bihurtu zen, kode irekia delakonan. Open Source Initiativeren fundatzailea bat ere izan zen. Hedabideetan, kode irekiaren, negozioen eta masen kulturaren enbaxadore bihurtu zen. Hizlari ona da eta 6 kontinenteetan 15 estatu desberdin bisitatu ditu.

Bere arrakasten artean, Netscapearen kodearen liberazioari lagundu ziola nabarmendu behar da, 1998an Mozilla proiektua sortzeko lagundu zuena. Kode irekia Wall Streeten sartzeagatik ospetsu bilakatu zen.

Kritika

Eric hainbat eztabaidetan egon da sartuta.

Eztabaidak hacker komunitatearekin

Famatua egin da Jargon Filearen adopzioarengatik. Raymond laguntzen dutenek argumentatzen dute inork ez duela proiektuaren bidegurutzerik egin eta bertsio berriaren koordinatzaile bihurtu zela.

Gatazkak software askearen komunitatearen bazkideekin.

Kritikoak Raymondek bere sustapen pertsonalerako software askea bahitu duelako salatu dute. Beste mugimenduen hizlariak kritikatu ditu. Richard Stallmanekin desadostasuna izan ondoren eta Free Software Foundationen jarrera software askearen etikari buruz- ikuspegi merkantilista defendatuz- hacker komunitatearen barneko tentsioak areagotu zituen.

Raymond eta Linuxen eratzaileen artean ere gatazkak izan ziren, berak sortutako CML2a ez onartu ondoren. Bere izaerak tentsio ugari zabaldu ditu kode irekiaren zaleen artean.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eric S. Raymond