Ernst Barlach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Selfportrait
Ernst Barlachen autorretratua

Ernst Barlach Alemaniar eskultorea, margolaria eta idazlea (Wedel, 1870 - Rostock, 1938). Espresionismo modernoak izan duen eskultore nagusietakoa. 1906an Errusiara egindako bidaiaren ondoren, ekin zion eskulturari. Erdi Aroko eskultura eta forma kubistak inspirazio-gai harturik, brontzezko, eta batez ere, zurezko lanak egin zituen: Izu laborria (1912), Alde batera utziak (1913), Mendekari (1920), Iheskari (1920), Heriotza (1925). Naziek Barlachena sasi-artetzat hartu zuten, eta Kiel eta Güstrowen hildakoei eraikitako monumentuak suntsitu eta haren lanak bahitu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Barlach Aldatu lotura Wikidatan