Ernst Wilhelm Leberecht Tempel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ernst Wilhelm Leberecht Tempel

Ernst Wilhelm Leberecht Tempel (Alemania, 1821eko abenduak 4-1889ko martxoak 16) astronomoa izan zen. 1870ean Frantzia-Prusia Gerra piztu zen arte, Marsellan lan egin zuen; orduz geroztik, Italian bizi izan zen.

Aurkitutako asteroideak: 5
64 Angelina 1861eko martxoak 4
65 Zibeles 1861eko martxoak 8
74 Galatea 1862ko abuztuak 29
81 Terpsikore 1864ko irailak 30
97 Kloto 1868ko otsailak 17

Kometa ugariren aurkitzaile edo berraurkitzailea izan zen, orotara, 21 aurkitu edo berraurkitu zituelarik, horien artean, 55P/Tempel-Tuttle, gaur egun, Leonidak deituriko ozar-izarra sortzen duen kometa izateagatik ezaguna, eta 9P/Tempel 1, NASAren Deep impact espazio zundaren xedea izan zena 2005ean. Bere izena daramaten beste aldizkako kometa batzuk 10P/Tempel eta 11P/Tempel-Swift-LINEAR dira.

3808 Tempel asteroideak, bere izena, astronomo honen omenez darama.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ernst Wilhelm Leberecht Tempel