Eszipion Afrikarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eszipion Afrikarra (latinez Publius Cornelius Scipio Africanus Major) (K. a. 235 - K. a. 183) jeneral erromatarra izan zen. Kartagoko Hanibal garaitu zuen Bigarren Gerra Punikoan. Honi esker Afrikarra goitizena irabazi zuen.

Erromako militar handienetakoa izan zen, agian Julio Zesarren mailakoa. Ez zuen sekula santan bataila bat ere galdu. Estrategian abila, soldaduei konfidantza ematen zien. Izan ere, Jainkoen laguntza jasotzen zuela uste zen. Baliteke Ezkipionek berak hala sinistea. Hanibalen esanetan, Ezkipio garaitu izan balu, Historiako jeneral handienen artean (Alexandro Handia eta Epiroko Pirro) kokatuko zuen bere burua. Horretaz gain, Ezkipio kultura handiko hizlaria izan zen. Grekoz hitz egiteko eta irakurtzeko gai zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eszipion Afrikarra Aldatu lotura Wikidatan