Eugenio de Andrade

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eugenio de Andrade, Carlos Botelhoren margolana

Eugenio de Andrade poeta portugesa izan zen (Póvoa de Atalaia, 1923 - Oporto, 2005). 1940ko hamarkadako abangoardiatik at gelditu zen; konpromisorik gabeko hizkuntza artistikoa erabili zuen. Poesia espainiarraren eragin neorrealistak eta surrealistak nabari zaizkio, eta horrekin guztiarekin lirika originala eratu zuen: imagismo portugesa. Andraderen poesia metaforikoa da, hermetikoa izan gabe, eta osagai hauen inguruan eratzen da: lurra eta bere fruituak eta gorputzak, ura, udaberriko edota udazkeneko argia. Atsegina eta oinazea, bizitza eta heriotza ospatuz, sentsualitate garbi eta askea ematen zuen aditzera. Haren liburuen artean As Mãos e os Frutos (1948, Eskuak eta fruituak), ospea eman ziona, Daqui houve nome Portugal (1968), Limiar dos Pássaros (1976), Memória doutro Rio (1978), Rente ao Dizer (1992) eta O Sal da Língua (1995) aipa daitezke. Bestalde, García Lorca, Safo, Char, Ritsos, César Vallejo eta J. L. Borgesen lanak itzuli zituen portugesera.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak