Safo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Safo

Safo (antzinako grezieraz: Σαπφώ; Lesbos, gaur egungo Mitilene, Grezia, circa k. a. 650 - k. a. 580) greziar olerkaria izan zen.

Gauza gutxi dakigu Safori buruz, zeinaren 650 bertso bakarrik gordetzen diren. Lesbosen bizi izan zen bizi guztian, Sizilian errefuxiatua egon zen denbora labur bat ezik. Gazte aristokraten maisu bezala jarduten zuen, berain ezkontza eta gizonentzako prestatuz. Leukadeko harritik itsasora botaz bere buruaz beste egin zuela uste da, Faon marinelarekin maiteminduta.

Benetako datu gutxi daude Safori buruz, bere obraz poemak eta beste idatzitako testuetatik ateratako zatiak besterik ez, papirotatik nahiz beste dokumentutatik aterata.

Bere bizitza guztia Lesbosen bizi zuen, Asia txikiko kostaren ondoko irla batean, kontuan izan gabe denbora batez Siziliara erbesteratuta izan zela 593k.a. urtean, aristokratekin arazoak eduki zituen eta borrokan aritu ziten, bere familiakoak oligarkia lokalekoak zirelako. Bere amodioko kontuak poemetan zurrumurruak, berri faltsuak eta esamesak sortu zituzten bere bizitzari buruz. Bere poemak antzinatik ondo hartuak izan ziren, errezitatu eta V.k.a. ezagutzen ziren. Erroman ere latindar poetak saforen obrak maitatzen zituzten. Poesia ospetsua zen, horregatik, Erroman ere poetaren bustoak zeuden (Zizeronen diskurtso batean, Verres akusatzen zuen Saforen busto bat lapurtzeagatik). Poeta itzuliena eta imitatuena izan daiteke garaia klasiko osokoa.

Poetisa ziurrenik aristokrata gazteen maisu bezala izan zen, beren ezkontzetarako prestatzen. Erakusten zuen lekua Thíasos bezala ezagutzen zen. Hor poesia errezitatzea ikasten zuten, kantatzea, lorez egindako koroak eta zintzilikariak egitea etab. Bere poemetatik jakin daiteke Safo bere ikasleetaz maitemintzen zela eta horietako askorekin amodiozko kontuetan ibiltzen zela. Ekintza hauengatik emakumeen arteko amodioaren defendatzaile burua izatea pasa zen.

Kondairak kontatzen du, poetaren poema batetik ateratako pusketa batetik Faon izendatzen duela (gizon oso hederá, zein Afrodita jainkosa bera maitemindu zen, mitoaren arabera) Leucade harritik bere burua bota zuela (harri hortatik maiteminduak bere buruaz beste egiten zuten) itsasoan bukatzeko, bere maitasuna Faonengan ez zuenean egokituta ikusi. Gaia poeta latindarrek hartu zuten, Ovidio ezaguna egin zuen. XIX mendeko margolariak asko maite zuten eta Safori buruz oso bisio erromantikoa egiten zuten, ile luzeko emakumea harri batean sostengatzen zela. Safo, pere aberkide Alceorekin, antzinako greziako poesia lirikoko poeta hoberenak kontsideratzen dira. Gainera bi hauek poema lesbianoak idatzi zituzten bakarrak izan ziren.

Bere obratik, ematen zuenez bederatzi tomoz eta gai ezberdinaz egina zegoena, adibide batzuk gorde dira eta lirika popular izan zitekeen epitalamio batzuetan, ezkontza kantuak gero nobioaren lagunen kanta popular bezala hartuak izan zirela eta nobiarena, baina ezkontzan inprobisatuak izango zirenak. Kanta hauek beste poemetatik ezberdintzen ziren, intimoagoak ziren eta landuagoak, horientzako erritmo berezi eta métrica berria sortu zuen, estrofa safika izatera pasa zen.

Safo bere poemetan amodioaz forma librez hitz egiten du, apaindurarik gabe, indar irrazional bat bezala, gizakiaz nagusitzen da eta forma ezberdinaz agertzen da, jelosia edo desira. Esan daiteke hain sinzera dela zein bere poemetan identifikatuta agertzen zara, horrek gure harridura sortzen du poesia greko arkaikaz hitz egiten dugunean. Inpresio hori, gainera, ez da beste kasuetan aurkitzen, beste poeta greko eta latinoen poemetan. Esandakoaren adibide argi bat bere poemetako batean ikusten da, berari buruz hoberen kontserbatu dena, himno eta otoitz baten nahasketa da (Afroditaren ohorez egindako himnoa). Bere poesiak arrakasta handia izan zuen garai klasikoan eta poeta askorentzako inspirazio iturri bezala balio izan zitzaien, latindar Catulo eta Horacio bezala; garai alejandrinotik aurrera bere obra gorde nahi zuen eta leku berriak ezagutzea saiatu zen.

2004. urtean Saforen poemen zati batzuk aurkitu ziren, zabaldu eta hobetzen dutela berari buruz bagenekiena. Zati berri honetan, Safo negar egiten du denbora pasatzen delako eta forma zoragarri batean bere zahartzaroaren gorputza deskribatzen du eta Titonoren mitoa erabiliz, Aurorataz maitemindu zena, jainkei hilezkor bihurtze eskatu zuena, baino betirako gaztetasuna eskatzea ahaztu zitzaiona. Horren ondorioz, Titono betirako zaharra da, ez da inoiz hiltzen, baino beti zaharra egiten joaten da. Oso antzeko zerbait gertatzen da Safo-rekin eta Titonorekin identifikatzen da bere ikasleak, beti adin bera dute eta bera zahartzen doala ikusten du, beti hilezkorrak era batez.

Bere poema ospetsuenak, eta ezagunenak, deskribatzen duenean eso esan dezakegu “síntomas de la enfermedad del enamoramiento”, unibertsal eta maiteminduta dagoen edozeini eskainita, baita ere beste zati batean non esaten duen ez dagoela mundu miragarriagorik batek maitatzen duen munduarena baino.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Safo Aldatu lotura Wikidatan