Excalibur (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Excalibur
Datuak
Jatorrizko izenburua Excalibur
Izenburua euskaraz Exkalibur
Urtea 1981
Generoa Abentura, fantasia
Herrialdea  Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 140 minutu
Aurrekontua 11 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
John Boorman
Ekoizleak
John Boorman
Gidoilariak
Rospo Pallenberg
John Boorman
Thomas Malory idazlearen Le Morte d'Arthur eleberrian oinarritua
Aktoreak
Nigel Terry
Helen Mirren
Nicholas Clay
Cherie Lunghi
Paul Geoffrey
Nicol Williamson
Musikagileak
Trevor Jones
Argazkilariak
Alex Thomson
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
Etekinak: 34.967.437 dolar
Excalibur filmaren IMDBko fitxa irakurgai.

Excalibur 1981eko John Boorman ingeles zinema zuzendariaren fantasiazko britainiar-estatubatuar film bat da. Filma Arturiar zikloa, Artur erregea, Mahai Borobila, Merlin aztia eta Exkalibur ezpataren istorioa kontatzen du, horretarako XV. mendean Thomas Malory idazleak idatzitako Le Morte d'Arthur eleberrian oinarritzen delarik nagusiki.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Uther Pendragon erregeak Merlin aztiarengandik Exkalibur ezpata jasotzen du, harekin Britainiako lurralde osoaren batasuna lortzeko ahalegina egingo duelarik. Baina Uther Pendragon erregeak Igraine erreginarenganako haragikeria nahia du, hau bere aurkari latzena den Kornuallesko dukearen emaztea delarik, ondorioz Merlin aztiak Uther Pendragonengan zituen itxaropenak arras suntsituz. Aztiak Utherren desioei men egin eta aztikeriaren bitartez Pendragoni Kornuallesko dukearen itxura fisikoa emango dio, honela gauaren iluntasunean gainontzeko gerlariak borrokatuz dauden bitartean Uther Pendragon Kornuallesko dukearen gazteluan sartu eta Igraine erregina engainatuz eta indarrez harekin oheratuko da. Gau hartatik haur bat jaioko da, Merlin aztiak Pendragonengan zituen itxaropen zapuztuak haur jaio berri horrengan ezarriko dituelarik, aldiz Pendragon errege handigurak bere morroien konfidantza galduko du. Pendragon erregea segada batean hiltzera doalarik, Exkalibur ezpata harkaitz batean sartzea lortuko du, horrela bere etsaiek bera hil aurretik ezpata haien eskuetan eror ez dadin lortuz. Ezpata hura harkaitzetik "Aukeratuak" bakarrik atera ahalko du.

Handik urte askotara, Artur, Uther eta Igrainen semea, bere ordezko senitartean morroi da, eta ezpata ateratzeko frogarako duina izango den txapeldun bat hautatzeko lehiaketa batean parte hartuko du. Uther erregearen sasikumeak Exkalibur ezpata harkaitzetik atera eta harritutako jende guztiaren aurrean goratzea lortuko du: honek Britainiako errege bilakazen duelarik, herrialde hura urteetan jasaten ari den gerra amaigabeei amaiera emateko arduraduna bilakatzen delarik. Baina jauntxoek ez dute nahi berehalakoan morroi soil bat beren errege bilakatzea, eta ondoren alderdi ezberdinen arteko guda hasiko da. Artur erregeak bere borondate indartsuari esker bere inguruan dituen zaldunen arteko aliantza bat gauzatzea lortuko du, Merlin aztia lagun izango duelarik, honela erresumaren batasuna berriz ere lortuz.

Urte batzuk beranduago, Artur erregea Ginebra erreginarekin ezkondu eta Mahai Borobila sortuko du, egoitza Kamelot gazteluan ezarriz. Halere, Ginebra eta gorteko zaldun guztien artean onena den Sir Lanzeloten arteko topaketak erresumaren oreka apurtuko du: Lanzelot eta Ginebra elkarrez maitemindu eta Artur erregearen aurkako haien traizioak erresuma nahasmenera eramango du. Morgana sorgina, Igraine erreginaren alaba, Merlinen aztikeria sekretuak bereganatu eta Artur erregea anaiordearekin oheratuko da, intzestu honen ondorioz haur bat jaioko delarik, Sir Mordred. Seme hau Artur erregearen aurka jarri eta matxinatu egingo da, erresuma banatu eta herrialdea galbidera eramanez. Erresuma salbatzeko azken itxaropena Artur erregeak eta bere zaldunek Graal Santua topatzea izango da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma John Boorman zinema zuzendariak zuzendu zuen, antzezle nagusiak honako hauek izan zirelarik: Nigel Terry (Artur erregea), Helen Mirren (Morgana), Nicol Williamson (Merlin) eta Nicholas Clay (Lancelot Lakukoa). Bestalde, film honek bildu zuen aktore taldea erakargarria da oso, gerora nazioartean ospetsu bilakatu ziren aktore ugari baitaude, tartean Patrick Stewart (Leodegrance erregea), Gabriel Byrne (Uther Pendragon) eta Liam Neeson (Sir Gawain).

Boorman zuzendariaren senitarteko batzuk ere bigarren mailako antzezpenak burutu zituzten, honek garai hartan maiz Excalibur filmari Boorman familiaren proiektua ezizenez deitu izana ekarri zuelarik. Boormanen seme-alabek honako paperak antzeztu zituzten: Igraine, Sir Mordred, Lakuko dama eta Artur erregea gaztea zelarik.

Bob Ringwoodek armadura edo babesak diseinatu zituen. Filmaren musika Trevor Jones musikagileak konposatu zuen, soinu banda hainbat musika lan ospetsutan oinarritu zuelarik: Carl Orff musikagilearen Carmina Burana, edota Richar Wagner musikagilearen Nibelungoen Eraztuna, Tristan eta Isolda, Parsifal eta Jainkoen Gainbehera (Sigfriden Hileta Martxa). Musika lan hauek guztiak filmeko irudiei eta istorioari berari ere indar eta erakarpen handia ematen diete. Gainera, Alex Thomsonen argazkilaritzak Oscar Sarietarako izendapen bat jasotzea ekarri zion.

Filma hau osoki Irlandan filmatu zen, Wicklow konderrian, bertan Boormanek etxebizitza baitu. Filmaketa burutu zen leku batzuk honako hauek izan ziren: Cahir gaztelua (Irlanda osoko gaztelu handienetako bat dena), Powerscourt ur-jauzia (Artur erregea Lancelotekin borrokatzen den lekua), eta Wicklow Mendietako Parke Nazionala, azken hau Tay aintziraren kokalekua (Exkalibur ezpataren agerlekua).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]