Genobeba (erregina)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Genobeba 
Arturiar zikloa saileko pertsonaia
Genobeba (erregina)

Genobeba erregina, Henry Justice Forden lana


Sexua Emakume
Ezkontidea Artur erregea
Lanbidea Erregina

Genobeba (aurrezeltieraz: Uindā Seibra, Itzal Zuria edo Maitagarri Zuria; britoieraz: Vino-Hibirā; kornubieraz edo bretainieraz: Gwenhwyvar edo Gwined-yar; galesez: Genhwyfar; ingelesez: Guinevere; italieraz edo gaztelaniaz: Ginevra, Ginebra edo Genoveva; frantsesez: Geneviève) Artur erregearen emaztea izan zen.

Arturiar zikloaren kondairen arabera, Genobeba desleial izan zitzaion senarrari, eta maitale izan zuen Lantzelot Aintzirakoa Mahai Biribileko Zalduna. Desleialtasunak Kamelot erortzea eragin zuen, eta Genobeba gizakion izaeraren hauskortasunaren ikur bilakatu zen. Mitoaren arabera, Genobeba eta Lurra bat ziren eta bere gaitzek uzten galerak eragin zituzten.