Fallières kostaldea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fallières kostaldearen kokapena penintsula antartikoan.

Fallières kostaldea (ingelesez Fallières Coast) Loubet kostaldetik banatzen duen Bourgeois fiordoa eta Palmer Lurraldeko Rymill kostaldearekin muga den Jeremy lurmuturraren artean dagoen penintsula antartikoaren mendebaldeko kostalde zatia da, Graham Lurraldean. Antartandeek Fallières kostaldea penintsula antartikoaren ekialdeko kostaldeak diren Bowman kostaldea eta Wilkins kostaldetik banatzen dute.

Margarita badia Bellingshausen itsasoaren sarrera handi bat da, Fallières kostaldeak Adelaida uhartearekin iparraldean eta Alexandro I.a uharteak hegoaldean eratzen dutena. Kostaldearen hegoaldeko zatian Wordie badia dago, Wordie izotz hesiak hartzen duena. Fallières kostaldearen ondoan zenbait uharte eta uhartexka ikus daitezke.

Fallières kostaldea 1905ean esploratu zuen Jean-Baptiste Charcotek lideratutako Frantziar Espedizio Antartikoak Pourquoi-Pas ? IV itsasontzian, Frantziako presidentea zen Armand Fallièresen omenez izendatu zuena, espedizioaren sustatzailea.

Jeremy lurmuturra John Rymillek lideratutako Graham Lurralderako Britainiar Espedizioak aurkitu zuen 1934 eta 1937 bitartean, Jeremy Scotten omenez izendatu zuena.

Fallières kostaldean dauden uhartexka edo Debenham uharteetan Argentinako Armadak 1951ko martxoak 21ean Barry (edo San Martín) uhartexkan San Martín basea inauguratu zuen. 1960an desaktibatua izan zen, eta erabilera iraunkorrerako berrirekia 1976ko martxoak 21ean. Ondoko Barbara uhartexkan Hernán Pujato generalaren eta beste aitzindari antartiko baten hondarrak dituen mausoleo bat dago.

Argentinar Armadak zenbait babesleku ezarri zituen Fallières kostaldean eta ondoko uhartexketan: El Plumerillo babeslekua (1953ko apirilak 23an Rymill badiako Babesleku uhartexketan), Yapeyú babeslekua (1956ko azaroak 4an Molinero mendikatean), Chacabuco babeslekua (1956ko azaroak 21ean Bills Gulch glaziarraren inguruan), Maipú babeslekua (1956ko abenduak 14an Bills Gulch glaziarraren inguruan), 17 de Agosto babeslekua (1957ko abuztuak 17an Millerand uhartean), Granaderos babeslekua (1957ko abuztuak 17an Terra Firma uhartexketan), Nogal de Saldán babeslekua (1958ko irailak 26an Jeremu lurmuturretik hegoekialdera).

Ona babeslekua 1995ean ezarri zuen Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako gobernuak San Martín basearen ondoko glaziarretan.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak Fallières kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak costa Fallières deitzen du.
  • Txilek Costa Fallières
  • Erresuma Batuak Fallières coast