Fanny och Alexander

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fanny och Alexander
Datuak
Jatorrizko izenburua Fanny och Alexander
Izenburua euskaraz Fanny eta Alexander
Urtea 1982
Estreinaldia 1982ko abenduaren 17a
Generoa Drama
Herrialdea SuediaSuedia
FrantziaFrantzia
Alemania Mendebaldeko Alemania
Iraupena 188 minutu
Banatzailea Sandrew Film & Teater (Suedia)
Gaumont (Frantzia)
Zuzendaria
Ingmar Bergman
Ekoizleak
Jörn Donner
Gidoilariak
Ingmar Bergman
Aktoreak
Pernilla Allwin
Bertil Guve
Börje Ahlstedt
Anna Bergman
Gunn Wållgren
Kristina Adolphson
Erland Josephson
Mats Bergman
Jarl Kulle
Musikagileak
Daniel Bell
Argazkilariak
Sven Nykvist
Jatorrizko hizkuntza
Suediera
Alemana
Yiddish
Ingelesa
Sariak
1983ko Oscar Sari irabazi zituen: Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria, Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria.
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa

Fanny och Alexander (ingelesez "Fanny eta Alexander") 1982ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariaren filma bat da. 1983an 4 Oscar Sari irabazi zituen: Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria, Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren istorioa XX. mendearen hasierako Suedian girotua dago. Bertan Fanny neskatoa eta bere anaia Alexanderren bizitza deskribatzen du, Ekdahl familiako haurrak, suediar familia oneko senideak. Fanny eta Alexanderren gurasoek antzerkigintzan lan egiten dute, aitaren heriotza arte alai bizi direlarik. Drama honen ondoren, amak senargaia topatuko du, artzapezpiku luterano bat, honen ezkontza proposamena onartzen duelarik. Ama eta haurrak artzapezpikuaren etxera lekualdatuko dira; etxe hartako giroa zorrotza eta aszetikoa delarik. Haurrak zeharo zorrotza eta gupidagabea den aginte bati men egin beharko diote.

Kristautasuna, penitentzia eta agintearekiko menpekotasunaz gain, beste gai batzuk ere ukitzen dira, hala-nola, maitasuna, familia apurketak, mamuak, eta naturazgaindiko fenomenoak, bai eta Bergmanen filmetan oso ohikoa den existentzialismoa. Haurren aitak bihotzekoa jasatean hildako Hamlet erregea antzezten ari da. Artzapezpikuaren pertsonaia eta jarraitzen dionak Hamleten errege kargu kentzea eta printze berriaren mendekua iradokitzen du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]