Farnazes II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Farnazes II.a Pontokoa (antzinako grezieraz Φαρνάκης, K. a. 97-K. a. 47), Mitridates VI.aren ezkontzaz kanpoko semea zen, honen oinordekoa izan zena Pontoko Erresumako errege bezala. Bere aitarekin batera Erromaren aurka egin zituen kanpainei esker, legio erromatarrei buruzko gauza asko jakin zituen (Kinto Sertoriok zenturioi talde bat bidali zuen pontoko tropak Erromako legioak bezala entrena zitzaten).

Mitridates VI.a Ponpeio Handiak garaitu zuenean, bere aita bere buruaz beste egitera behartu zuen, berak, Bosforo inguruan erresuma bat gobernatzen zuen bitartean. Erromarekin bakea adostu zuen, bere armada berrantolatzeko, baina K. a. 47. urtean hautsi zuen.

Zelako guduan garaitu zuen Julio Zesarrek, honek, bere tropak, Erromak Asian zituen probintzietako goarnizioetatik bildu zituelarik. Gudu honen ondoren, Zesarrek, historiako esaldirik ospetsuenetako bat esan zuen: veni, vidi, vici. Farnazesek egungo Krimeara ihes egin zuen, non armada berri bat eratu zuen, Zesarrek, Dion Kasio bidali zuen legio batekin Farnazes garaitzera, erromatarrek euren etsaiak garaitu zituzten eta Farnazes gudu batean hil zen.


Aurrekoa
Mitridates VI.a
Pontoko erregea
K. a. 97-K. a. 47
Ondorengoa
Polemon I.a