Fausto Elhuyar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fausto Elhuyar.

Fausto Fermin Elhuyar Zubize[1] (Logroño, 1755eko urriaren 11 - Madril, 1833ko otsailaren 6a) jatorri euskalduneko kimikaria zen; Joan Jose anaiarekin batera wolfram elementu kimikoa lehen aldiz isolatu zuelako da ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak lapurtarrak zituzten. Juan José anaiarekin batera, tungstenoa edo wolframioa isolatu zuen lehen kimikaria izan zen. Zientzia-ikasketak (mineralogia eta kimika) Parisen egin zituen 1770-1776 urteetan. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen garai hartan. 1778. urtean Alemaniako Freiburg-era jo zuen mineralogian gehiago sakontzearren. Bergarako Errege Mintegian jardun zuen ondoren (1781-1785). Bertan isolatu zuten wolframa Elhuyar anaiek, azido wolframikoaren erredukzioaren bidez (1783). Urte horretan bertan, Somorrostroko burdin meatzeei buruzko txosten bat aurkeztu zuen Fausto Elhuyarrek. Anaiak bezala, mineralen azterketan egin nahi zuen lan eta, Bergara utzita, Hungaria, Saxonia eta Austriara jo zuen Born baroiaren metodo berriak ikastera (1785). Gero Espainia Berriko (Mexiko) meatzetako zuzendari izendatu zuten (1788). 1821. urtera arte jardun zuen Mexikon. Meatzetako ustiaketak antolatu eta eskola bat sortu zuen. Aldi berean logia masoi bat sortu zuen lurralde haietan. Mexikoko independentziaren aldeko gatazkak hasi zirenean, Espainiara itzuli zen eta hainbat administrazio-kargu bete zuen. Espainiako meatzeetako zuzendari nagusia izan zen, eta Madrilgo Escuela de Minas delako ikastegia sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fausto Elhuyar Aldatu lotura Wikidatan


Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]