Raymond Kopa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Raymond Kopa, jaiotzez Raymond Kopaszewski (Nœux-les-Mines, Pas-de-Calais, Frantzia, 1931ko urriaren 13a) frantses futbol-jokalari ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poloniar etorkinen familia batean hazi zen. Futbol-jokalari gisa, SCO Angers taldean jokatu zuen hasieran, eta Stade Reimsen gero. Azken talde horrekin Frantziako Txapelketa irabazi zuen 1953an eta 1955ean. 1956an, Europako lehenengo Txapelketan, Stade Reims taldea txapeldunorde geratu zen, Di Stefano eta Gentoren Real Madrilen aurka galdu ondoren. Denboraldi hura bukatu zenean, Real Madrilek fitxatu zuen, eta talde horrekin Espainiako Liga bi aldiz (1957, 1958) eta Europako Kopa hirutan irabazi zuen (1957, 1958, 1959). 1959an itzuli zen Frantziara, Stade Reimsen jokatzera ostera, eta beste bi aldiz irabazi zuen Frantziako Txapelketa (1960, 1962). 1958an, Europako jokalari onenari ematen zaion Urrezko Baloia jaso zuen. Frantziako selekzioarekin 45 aldiz jokatu zuen eta 18 gol sartu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]