First Knight

Wikipedia, Entziklopedia askea

First Knight (euskaraz Lehenbiziko Zalduna) 1995eko Jerry Zucker estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Arturiar zikloan oinarritua dago. Bertan, Sean Connery, Richard Gere, Julia Ormond eta Ben Cross aktoreek antzeztu zuten.

Filma Galesko Gwynedd konderrian eta Ingalaterrako Buckinghamshire eta Hertfordshire konderrietan filmatu zen, aldiz ezkontza eszenak St Albans katedrala eta Pinewood Studios estudioetan.

Argumentua

Kamelot Erresuman maitasuna, ohorea, traizioa eta pasioa elkar nahastuko dira, Lady Ginebrak Artur erregearekin bi arrazoiengatik ezkontzen denean: alde batetik harekiko sentitzen duen begirunea eta mirespena, eta bestettik bere Leonesse erresuma babesteko asmoa. Baina patuak Lancelot Lakukoa zaldun ederra Kamelot Erresumara dakar, iritsi bezain laister Ginebra eta Lanceloten arteko maitasuna piztuko delarik, honek Ginebrari zalantza ekarriko dio: erregina gisa bizi edota Lancelotekiko duen maitasuna adierazi.

Aktoreak

Kanpo loturak