Florence Nightingale

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Florence Nightingale gaztaroan. Great Britain and Her Queen (Anne E. Keeling) liburuko irudia

Florence Nightingale (Florentzia, Italia, 1820ko maiatzaren 12a - Londres, 1910eko abuztuaren 13a), britaniarra, erizaintzaren aitzindaritzat jotzen da. Estatistikan ere ekarpenak egin zituen: ezaguna da lehe azalera polarreko diagramatzat jotzen den coxcomb izeneko diagrama eratzeagatik.

Erizaintzaren lehenengo eredu kontzeptualaren sortzailea izan zen. Oso gaztetatik, matematikan nabarmendu zen, gero bertan jasotako ezagutzak epidemiologiaren estatistikan eta sanitatearen estatistikan aplikatzeko. Royal Satistical Society-n onartutako lehenengo emakumea izan zen, baita American Statistical Association-aren ohorezko kide ere.

Florence bere garaiaren aurreiritzien kontra altxatu zen, emakumea defendatu zuen, eta emakumeak garai hartan zuen rola gaitzestu zuen erizain bihurtuz, momenturarte izen oso ona ez zuen eta pobreentzako zen lanbidea. 1853an superintendente bihurtu zen.

Erizain moduan ere egin zuen lana, Krimeako Gerran. 1854ko urriaren 21ean, 38 erizainez osaturiko talde batekin abiatu zen Krimeara. Scutarin, bere lankideak eta bera, bertako ospitalea erreformatu eta garbitu zuten eta horri esker heriotza tasa %40tik %2ra jaitsi zuten. Bertan Florence Nighngale bruzelosiaren aurka lan egin zuen.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]