Francisco Belaustegigoitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Belaustegigoitia
Bizitza
JaiotzaBilbo1897ko irailaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria1981eko apirilaren 26a (83 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, enpresaburua, medikua eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1919 / 1924240
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Francisco "Pacho" Belaustegigoitia Landaluze (Bilbo, 1897ko irailaren 3a - Mexiko Hiria, 1981eko apirilaren 26a) Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.

Laudiotik Bilbora joandako familia batean jaioa. Belaustetarrak kirolari apartak ziren. 1919. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, bost denboraldi egin zituen taldean, 1919tik 1924.[1] urtera bitarte.

Medikuntzan doktore zela, Francisco Belaustegigoitiak Parisko Madame Curie ospitalean egin zituen praktikak; hiri hartan ere futbolarekin segitu zuen, Club Olimpique taldean. Mediku prestakuntza amaituta, Elvira Arozenarekin ezkondu zen, Arrankudiagako emigratzaile-familia aberats bateko alaba mexikarrarekin, alegia. Bikoteak Iker semea eta Bibiñe eta Ibone alabak izan zituen. 1927an, Francisco Belaustegigoitiak Larrinaga y Compañía sozietatea erosi eta Izar SA sortu zuen.[2]

Gero, Mexikora joan zen eta bertan zegoela, Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izan zen.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]