Frantziska Erromatarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantziska Erromatarra

Santa Frantziska Erromatarra (italieraz: Francesca Romana; Erroma 1384- ibidem, 1440ko martxoaren 9a), Francesca de Bussi di Leoni jaioa, italiar beneditar moja izan zen.

Erroman jaio zen, eta guraso oso aberatsen alaba zen. Hamaika urte zituela, moja edo lekaide izatea erabaki zuen, baina, bere gurasoek, Lorenzo Ponzianorekin ezkondu zuten, aita santuaren tropen Erromako komandantea.

Senar-emazte zoriontsuak izan ziren. Lorenzok, bere emaztea eta honen ahizpa Vannozza miresten zituen, nortzuk, otoitz egin eta behartsu eta gaixoak bisitatzen zituzten, horrela, beste emakume batzuei, gauza bera egitera inspiratuz. Frantziska, la Ceccolella ezizenez ezaguna egin zen. Eskuzabala zelako zen ezaguna (bereziki 1413-1414. urteetako izurritean)[1]

Frantziska eta Lorenzok, euren hiru seme-alabetako bi, izurri beltzaren ondorioz galdu zituzten. Sufrimendu honek, behartsuen beharrekiko sentiberatu zituen. Lorenzo, gerratik zauritua itzuli zen, eta Frantziskak zaindu zuen, bere senarra 1436an hil zen arte.

Frantziskak, aurrera egin zuen kontenplazio bizitza batean. Mirari, estasi eta bere aingeru guardakoaren ikuspenaren dohainak izan zituen. Bere umiltasunagatik, obedientziagatik eta eroapenagatik nabarmentzen zen.

1425eko abuztuak 15ean, Jasokundearen egunean, Mariaren Oblatak sortu zituen, emakume errukitsuek osatutako kongregazio laiko bat, 1433an, Eugenio IV.a aita santuaren onespena lortu zuena.

Frantziska, 1440ko martxoak 9an hil zen, eta, Paulo V.a aita santuak, 1608ko maiatzak 9an kanonizatu zuen. Jaieguna, martxoaren 9a du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziska Erromatarra Aldatu lotura Wikidatan