Paulo V.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Paulo V.a[1] (Erroma. 1550eko irailak 17-Erroma, 1621eko urtarrilak 28) Eliza Katolikoko 233. aita santua izan zen 1605 eta 1621 artean.

Jatorria eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camilo Borghese izenarekin jaioa Sienako familia noble batean, Katalina Sienakoarekin senidetuta zegoela zioena, Perugia eta Paduako unibertsitateetan zuzenbide kanonikoa ikasi ondoren abokatu izan zen. Abokatu konsistorialen dekanoa zen Marcantonioren eta Flaminia Astalliren semea zen, Camilok filosofia ikasi zuen Perugiako unibertsitatean eta zuzenbidea Paduan, non doktoretza lortu zuen. Erromara itzuli zen eta bere aitaren oinordeko izan zen abokatu konsistorial karguan, ondoren Signaturako auzitegiko erreferendario, Santa Maria Maggioreko bikario eta Bolonian Sixto V.aren legatuorde karguak izan zituen.

Eliz karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1593an Klemente VIII.ak ohiz kanpoko legatu izendatu zuen Filipe II.a Espainiakoa erregearen aurrean, eta, itzultzean, 1596ko ekainak 15ean, kardenal izendatu zuen; hurrengo urtean Jesiko gotzain izendatu zuen eta 1603an Erromako kardenal bikario bihurtu zen.

Aita santutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leon XI.a hil ondoren (1605eko apirilak 27an), aita santu aukeratua izan zen maiatzak 16an, hasiera batean behintzat faboritoago ziren kardenalak gaindituz, Cesar Baronio eta Roberto Belarmino kasu, konklabea banatua zegoen alderdi ezberdinen arteko bere ekidistantziari esker. Paulo V.a izena hartu zuen, Paulo III.aren omenez, nork bere aita babestu zuen. Aurreko aita santuak ez bezala, bizar osoa zeramatenak, Paulo V.ak ezpainpeko ile apur bat baino ez zuen utzi, bere ondorengo aita santu guztiek Inozentzio XII.a arte kopiatu zutena. Aita santu berria oso gizon hausnartzailea zen, azkarkeria gorroto zuena, eta, beraz, arazoak oso motel konponduak izan ziren.

Aita Santu bezala egin zuen lehen gauza, Trentoko kontzilioan erabakitako jarraituz euren egoitz Erroman ezarri zuten gotzain guztiak, bakoitza euren diozesietan berriz ezartzea izan zen.

Gatazka Veneziarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita santu berriaren ekiteak elizaren jurisdikzioari buruz zenbait Estaturekin gatazkak izatera eraman zuen, horien artean Veneziako Errepublikarekin izan zuena nabarmenduz, Erromarekin gatazka izatea suposatu zuten bi lege onartu zituena. Lehenak, ondasun erroak kleroaren alde kentzea debekatzen zuen, eta bigarrenak botere zibilaren onarpena exigitzen zuen eliza berriak eraikitzeko.

Aita santuak ezertarako balio izan ez zuten kexu indartsuak egin zituen, eta gatazka hau gaiztotu egin zen. Paulo V.ak duxaren eta Veneziako senatuaren aurka jaurtitako eskumikazioari, honek jesuitak, teatinoak eta kaputxinoak kanporatuz erantzun zuen (klero sekularrak kausa egin zuen Errepublikarekin), ekintza honi, aita santuak, aintzirako hiriari buruzko zalantzazko diktatuarekin erantzun zuelarik.

Gatazka hau konpontzeko beharrezkoa izan zen Espainia eta Frantziaren bitartekaritza, baina ez arlo militarrean, aita santuak eskatzen zuen bezala, baizik eta bide diplomatikoaren bidez, bi estatuek aita santuari laguntzeko tropak bidaltzeari uko egin baitzioten. Bi potentzien partehartze diplomatikoak 1607an Paulo V.ak veneziarren aurka jaurtitako anatemak baliogabetzea lortu zuen, eta hauek kaputxinoak eta teatinoak (ez jesuitak) itzultzea baimentzea, baina gatazkaren arrazoia ziren legeak ez ziren baliogabetuak izan.

Gatazka Ingalaterrarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste gertakari batek, are gehiago zikindu zuen Erromako Elizak ados ez zegoen Ingalaterrarekin zuen harremana. Katoliko sutsu batek, Guy Fawkes izenekoa, Ingalaterrako Parlamentuaren egoitza eztandaraztea planeatu zuen 1605eko irekitzeko sesioan zehar, behar adina bolbora kupel bildu ziren bere sotoan eta dena prest zegoen atentatu basati honetarako, sekula gertatu ez zena, azpijokoa azken unean deskubritu baitzen.

Gertakari honek, historian bolboraren konspirazioa bezala ezagutu dena, Jakue VI.a Eskoziakoa eta I.a Ingalaterrakoak bere mendeko guztiei leialtasun zin bat exigitzea eragin zuen, testu horretan aita santuak erregea suntsitzeko ahalmenik ez zuela adierazten zuen errekonozimendu zehatz bat adierazten zuelarik.

Paulo V.ak katoliko ingelesei euren erregeari leialtasuna zin egitea debekatu zien, hauek egoera konprometitu batean geratu zirelarik, eta erregearen arau berriak eragin zituen hauen erantzun bezala aita santuaren erabaki gehiago ere etorri zirelarik.

Galileo Galilei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paulo V.a, era berean, Galileo Galilei astronomo ospetsua isilarazten saiatu zen, norekin 1616an bildu zen. Galileok Kopernikoren teoria heliozentrikoa aldarrikatzen zuen, eta Idazkun Sakratuekiko erabateko oposizioan, lurra zela eguzkiaren inguruan biraka ari zena frogatu nahi zuen. Azkenik, bere aita santutzan Karlos Borromeo kanonizatu zuen eta Teresa Avilakoa, Ignazio Loiolakoa, Felipe Neri, Frantzisko Xabier eta Isidro Nekazaria beatifikatu zituen. Beste aita santu askorekin gertatu zen bezala, nepotismoa egotzi zioten: bere ilobak, Scipione Caffarelli Borghesek botere handia izan zuen, eta Borghese familiaren ibilbidea sendotu zuen.

San Malakiasen profeziek aita santu honi Gens perversa (herri maltzurra) bezala erreferentzia egiten diote, dirudienez, bere aitasantutzan herejia bohemio bati aurre egin behar izanari erreferentzia egiten diona. Profeziaren beste irakurketa batek, aita santuaren armarrian herensuge bat eta arrano bat agertzeari erreferentzia egiten diola iradokitzen du, sineskeria herrikoiak gaiztotzat hartzen zituen animaliak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo V.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Leon XI.a
Aita Santua
1605-1621
Ondorengoa
Gregorio XV.a