Fukui (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fukui prefetura
福井県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Fukui
Eskualdea Chūbu (Hokuriku)
Map of Japan with highlight on 18 Fukui prefecture.svg
Azalera
4.189,54 km²
Biztanleria 793.054 (2014)
Uhartea Honshū

Fukui prefetura (福井県 Fukui-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Fukui hiria da.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukui prefetura 1871n sortu zen, Wakasa eta Echizen antzinako probintzien baturatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukui prefetura Honshū uhartearen erdialdean dago, Japoniako itsasoari begira, Wakasa Badian. Itsasoaz gainera, hauek dira mugakideak: Ishikawa, Gifu, Shiga eta Kyoto. Mendebaldea mendiaren eta itsasoaren arteko lautada estu bat da. Iparraldea lautada eta haran zabalez osatuta dago, eta han bizi da populazioaren gehiengoa.

Lurraldearen % 15 natura-parke gisa babestuta dago. Aipatzekoa da, besteak beste, Hakusan Parke Nazionala.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabae hirian betaurrekoak ekoizten dira. Prefeturan 14 erreaktore nuklear daude.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukui hiriburua ezik beste hiriak ez dira 100.000 biztanletara iristen.

  • Hiri handienak:
  1. Fukui (hiriburua, 268.574 biztanle)
  2. Sakai (92.420 bizt.)
  3. Echizen (87.116 bizt.)
  4. Tsuruga (68.188 bizt.)
  5. Sabae (67.430 bizt.)

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fukui (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan