Gaetan Vestris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaetan Vestrisen erretratua

Gaetan Vestris (Florentzia, 1729 - Paris, 1808) frantses dantzaria izan zen, Italian jaioa. Vienan eta Stuttgarten bizi ondoren, 1740. urte inguruan Frantzian hartu zuen bizilekua. Louis Duprérekin dantza-ikasketak egin, eta 1748. urtean egin zuen aurkezpena Parisko Operan. Akrobazia harrigarrienak egiteko gauza zen, baina nahiago izaten zituen dantza geldo arranditsuak. Mimo bikaina zen, eta bera izan zen mozorroa kentzen lehena, aurpegiaren adierazkortasunari balioa eman nahian. 1770-1776. urteetan Parisko Operako maisu eta ballet-egilea izan zen, eta 1776-1781. urteetan hango lehen dantzaria.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaetan Vestris Aldatu lotura Wikidatan