Gagaku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gagaku-emanaldi bat Yokohaman.

Gagaku (japonieraz 雅楽, "musika dotorea") Japoniako antzinako gorteetako musika klasikoa da. Musika-mota hori Txinatik eta Koreatik iritsi zen Japoniara V. mendean, eta VIII. mendean indar hartu zuen gortean.

Gagaku musikaren emankizunek kangen (flautak, harizko tresnak eta perkusioa) izena dute, eta haiekin batera egiten diren dantzek, berriz, bugaku. Antzinako musika horren zenbait adibide gorde dira, eta iturri garrantzitsu dira, bai antzinako musika aztertzeko, eta bai Txinako dinastia aberatsenen garaiaren berri izateko (618-907).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gagaku Aldatu lotura Wikidatan