Jose Angel Irigarai
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jose Angel Irigarai | |
| Jaio | 1942ko urriaren 9a | |
| Iruñea (Nafarroa) | ||
Jose Angel Irigarai (Iruñea, 1942ko urriaren 9a) euskal idazle eta poeta da. Aingeru Irigarai mediku eta idazle euskaltzalea zenaren semea da eta Fermin Irigarai "Larreko" zenaren biloba. Erroak beraz Auritzen ditu, eta aspaldian Donostian bizi da.
Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da (Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, hainbat Euskara Elkarte, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa...). Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera, narrazioa eta bereziki poesia.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Gauerdiko ele galduak (1985, Elkar)
- Denboraren mugan (2005, Pamiela)
[aldatu] Saiakera
- Euskera eta Nafarroa (1973, Egilea editore)
- Euskara bizitzaren kenkan. Orekaren mintzoa (1988, Pamiela)
[aldatu] Poesia
- Kondairaren ihauterian (1978, GAK)
- Bizi minaren olerkian (1986, Pamiela)
- Urdinkara (1995, Pamiela)
- XX. mendeko poesia kaierak - Jose Angel Irigarai (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
- Joan-jinaren labirintoan (2002, Pamiela)
- Zeharbidetan (CD-liburuttoa, Antonio Breschirekin batera) (Arteola-Pamiela, 2004)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Jose Angel Irigarai literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Elkarrizketa Argian