Gavrilo Princip

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gavrilo Princip

Gavrilo Princip (Obljaj, Bosnia-Herzegovina, Austria-Hungariako Inperioa, 1894ko uztailaren 25a - Terezin, Bohemia, Austria-Hungariako Inperioa, 1918ko apirilaren 28a) Franz Ferdinand Austriakoa eta honen emazte Sofia Kontesaren hiltzailea izan zen, 1914ko ekainaren 28an Sarajevon egindako atentatu batean. Hilketa honi erantzunez, Austria-Hungariako Inperioak Serbiaren aurkako gerra ekintzak hasi zituen, Lehen Mundu Gerraren eragile nagusienetakoak izan zirenak.

Princip Bosnia eta Serbia batzearen alde zegoen Bosniako Bosnia Gaztea taldeko militantea zen.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Gavrilo Princip