George Pal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Pal
George Pal
Datu pertsonalak
Izen osoa Julius György Märczincsák
Jaio 1908ko otsailaren 1a
Cegled (Austria-Hungaria)
Hil 1980ko maiatzaren 2a
Los Angeles, Kalifornia (Ameriketako Estatu Batuak)


George Pal (1908ko otsailaren 1a; 1980ko maiatzaren 2a), benetako izenez Julius György Marczincsák, Hungarian jaiotako zinemagilea izan zen, zientzia-fikzioarekin hartu-eman handia izan zuen animatzaile, zuzendari eta ekoizlea.

Cegleden jaio zen 1908an, sasoi hartan Austria-Hungariako inperioaren barnean. 1928an Budapesteko Arte Akademian graduatu zen. 1928tik 1931ra Hunnia Films ekoizpen etxean egin zuen lan. 1931n, ezkondutakoan, Berlinera joan zen lanean eta UFA estudioekin elkarlanean Trickfilm-Studio Gmbh Pal und Wittke produktora sortu zuen. Garai honetan sortu zituen "Pal-Doll" deituriko panpinak, AEBetan Puppetoons izango zirenak. Philips enpresak eskatuta hainbat film labur osatu zituen Eindhovenen, bere teknikak erabiliz. Eta 1939a baino lehen, teknika horiek ere baliatuz bost film sortu zituen Ingalaterrako Horlicks Malted Milk enpresarako. 1940an AEBetara doa bizitzera, naziengandik ihes, eta Paramount Pictures estudioetan hasiko da lanean. Walter Lantz lagunak hiritartasuna lortzen lagundu zion herrialde hartan.

40ko hamarkadan Puppetoons sailetako kapituluak ezagun ta arrakastatsu bilakatu zituen Palek, eta 1944an ohorezko Oscarra eman zioten, aipatu lan horietan erabili zituen teknika eta metodoak nabarmendu eta saritzeko asmoz. Pal ezaguna da batez ere 50 eta 60ko hamarkadetan Byron Haskin zuzendariarekin egindako eta bideratutako lanengatik. Bihotzekoak jota hil zen Beberly Hillseko bere etxean, 72 urte zituenean.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bukatu bariko edo estreinatu gabeko proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • After Worlds Collide (1955)
  • Odd John (1967)
  • Logan's Run (1968)
  • When the Sleeper Wakes (1972)
  • War of the Worlds (~1974-75) Telebistarako amaitu gabeko saila
  • Doc Savage: The Arch Enemy of Evil (1976)
  • The Time Traveller (1977-78)
  • The Wonderful Wizard of Oz (1979)
  • The Disappearance (1980) (aurreprodukzioa)
  • Voyage of the Berg (1980) (aurreprodukzioa)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gail Morgan Hickman. The Films of George Pal (South Brunswick, NJ: A.S. Barnes & Co., 1977) ISBN: 0498019608

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]