Giacomo Manzù
Giacomo Manzù, jaiotzez Giacomo Manzoni (Bergamo, Italia, 1908ko abenduaren 22a - Erroma, Italia, 1991ko urtarrilaren 17a) italiar eskultorea izan zen.
Biografia[aldatu]
Obra figuratiboen egile gisa nabarmendu zen, eta azpimarratzekoa da gainaldeei jartzen zien arreta. Bere obren artean batzuk oso gainalde zimur lakarrekoak dira, adierazgarritasun handikoak, eta beste batzuk leunak eta soilak. Oro har printzipio klasizisten eragina sumatzen zaio, fintasunean eta proportzioetan bereziki, bere eskultura gehienetan. Lan aipagarriak dira emakumezkoen irudiak eta elizetarako egindako zenbait lan, eta batez ere, Erromako San Pedro basilikan egindako brontzezko bosgarren ateko erliebeak (1962an amaitua) eta New Yorkeko Rockefellerko Italiako gobernuaren bidaia-bulegoko eskulturak.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.