Gipuzkoako Sega Txapelketa
Gipuzkoako Sega Txapelketa | |
---|---|
Kirola | sega-jokoa |
Antolatzailea | Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa |
Sorrera | ? |
Eremua | Gipuzkoa |
Tokia | aldakorra |
Lana | ordubete |
Garaipen gehien | ? |
Txapelduna | Julen Gabirondo (2023) |
Gipuzkoako Sega Txapelketa urtero jokatzen den sega proba da.
Kategoriak eta egin beharreko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak, sega modalitatearen barruan, hainbat txapelketa antolatzen ditu urtero: azkartasunezko txapelketa, ohiko erako txapelketa eta sega-sail txapelketa.
Egin beharreko lanak:
- Ohiko erako sega txapelketa: Denbora-tarte jakin batean ahalik eta belar kilo gehien ebakitzea da jarduna. Finalera lau edo bost segalari sailkatzen dira, aurretik egiten den kanporaketa gainditu ondotik. Gizonezkoek 60 minutuko lana egin behar dute finalean; eta, 30 minutukoa, kanporaketetan. Emakumezkoek, berriz, 20 minutuko beharra dute finalean, eta ordu laurdenekoa sailkatze-saioetan.
- Sega-sail txapelketa: Azalera jakin bateko belar-sailak ebakitzea da lana, ahalik eta bizkorren. Azkartasunezko modalitatearekin erkatuta, lan luzeagoak izaten dituzte. Mila metro koadroko lana dute gizonezkoek; eta, laurehun metro karratukoa, emakumezkoek. Modalitate honetan segaketaz gain, txukuntasuna ere epaitzen da, eta horren araberako denbora-zigorrak ezar diezazkiekete epaileek kirolariei.
- Azkartasunezko sega txapelketa: Azalera jakin bateko belar-sailak ebakitzea da lana, ahalik eta bizkorren. Gizonezkoek 100 metro karratuko sailetan lan egin behar dute; emakumezkoek, 50 metro karratuko sailetan. Hamar segalari baino gehiagok txapelketan izena eman badute, lau kirolaririk onenek azalera bereko beste sail bat moztu behar dute txapelduna zein den erabakitzeko. Horretarako, sail guztiak ebakitzeko behar izan dituzten denborak eta epaileek irizten dizkieten zigor-segundoak batu behar dira.
Ohiko erako sega txapelketa: Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Tokia | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|
2006 | Usurbil | Joxe Gabirondo | Mikel Aranalde |
2007 | Larraitz (Abaltzisketa) | Joxe Gabirondo | Andoni Goikoetxea |
2008 | Zaldibia | "Urki" | Andoni Goikoetxea |
2009 | Oiartzun | Juan Joxe Lizaso | Andoni Goikoetxea |
2011 | Oiartzun | Juan Joxe Lizaso | Mikel Alkorta |
2012 | Oiartzun | Juan Joxe Lizaso | Mikel Alkorta |
2013[1] | Aia | Igor Esnaola | Juan Joxe Lizaso |
2014[2] | Aia | Igor Esnaola | Juan Joxe Lizaso |
2015[3] | Aia | Igor Esnaola | "Urki" |
2016[4] | Asteasu | Julen Gabirondo | Igor Esnaola |
2017[5] | Asteasu | "Urki" | Julen Gabirondo |
2018[6] | Asteasu | Jokin Etxeberria | Julen Gabirondo |
2019[7] | Larraitz (Abaltzisketa) | Julen Gabirondo | Jokin Etxeberria |
2021 | Asteasu | Julen Gabirondo | Jon Otegi |
2022 | Asteasu | Julen Gabirondo | Jon Otegi |
2023 | Asteasu | Julen Gabirondo | Jokin Etxeberria |
Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2006. urtetik aurrera. Aurreko emaitzak falta dira.
OHARRA: 2010ean ez zen gizonezkoen Gipuzkoako Ohiko Erako Sega Txapelketarik jokatu.
Segalaria | Txapel-kopurua | Txapela lortutako urteak |
---|---|---|
Julen Gabirondo | 5 | 2016, 2019, 2021, 2022, 2023 |
Juan Joxe Lizaso | 3 | 2009, 2011, 2012 |
Igor Esnaola | 3 | 2013, 2014, 2015 |
Joxe Gabirondo | 2 | 2006, 2007 |
Jexux Mari Ormaetxea "Urki" | 2 | 2008, 2017 |
Jokin Etxeberria | 1 | 2018 |
Ohiko erako sega txapelketa: Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Palmaresa
Urtea | Tokia | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|
2012 | Amasa-Villabona | Arrate Garin | Alatzne Etxaburua |
Sega-sail txapelketa: Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Palmaresa
Urtea | Tokia | Txapelduna | Bigarrena | Irabazlearen denbora |
---|---|---|---|---|
2021 | Aizarna (Zestoa) | Julen Gabirondo | Mikel Lizartza | 35` 09`` |
2022 | Aizarna (Zestoa) | Mikel Lizartza | Julen Gabirondo | 43` 49`` |
2023 | Amasa (Amasa-Villabona) | Jokin Etxeberria | Mikel Lizartza | 28` 28`` |
Sega-sail txapelketa: Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Palmaresa
Urtea | Tokia | Txapelduna | Bigarrena | Irabazlearen denbora |
---|---|---|---|---|
2021 | Aizarna (Zestoa) | Alaitz Imaz | Ainara Otamendi | 23` 31`` |
Azkartasunezko sega txapelketa: Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Palmaresa
Urtea | Tokia | Txapelduna | Bigarrena | Irabazlearen denbora |
---|---|---|---|---|
2008 | Zizurkil | Andoni Goikoetxea | Mikel Aranalde | 6` 24`` |
2009 | Zizurkil | Joxe Gabirondo | Juan Joxe Lizaso | 4` 13`` |
2010 | Zizurkil | Joxe Gabirondo | Juan Joxe Lizaso | 5` 10`` |
2011 | Zizurkil | Juan Joxe Lizaso | Mikel Alkorta | 7` 07`` |
2012 | Zizurkil | Igor Esnaola | Juan Joxe Lizaso | 5` 00`` |
2013 | Zizurkil | Juan Joxe Lizaso | Igor Esnaola | 2` 56`` (*) |
2014 | Zizurkil | Igor Esnaola | Mikel Garayalde | 4` 46`` |
2015 | Zizurkil | Igor Esnaola | Julen Gabirondo | 4` 39`` |
2016 | Zizurkil | Julen Gabirondo | Iñigo Mercader | 5` 29`` % 39 |
2017 | Zizurkil | Julen Gabirondo | Peio Argaia "Tximel" | 4` 58`` % 63 |
2018 | Zizurkil | Igor Esnaola | Julen Gabirondo | 4` 28`` % 34 |
2019 | Zizurkil | Julen Gabirondo | Iban Pardo | 6` 20`` % 68 |
2021 | Zizurkil | Julen Gabirondo | Suharri Irazustabarrena | 4` 54`` |
2022 | Zizurkil | Oier Urkola | Mikel Lizartza | 6` 13`` % 23 |
2023 | Zizurkil | Jokin Etxeberria | Mikel Lizartza | 6` 16`` |
- OHARRA: 2013. urteko txapelketan, kirolari guztientzako adina belar ez zegoenez, sail bakarrera murriztu zuten egin beharreko lana.
Azkartasunezko sega txapelketa: Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Palmaresa
Urtea | Tokia | Txapelduna | Bigarrena | Irabazlearen denbora |
---|---|---|---|---|
2008 | Zizurkil | Maria Luisa Gabirondo | Arrate Garin | 3` 24`` |
2009 | Zizurkil | Arrate Garin | Josune Gorostidi | 2` 45`` |
2010 | Zizurkil | Arrate Garin | Aloña Galarraga | 2` 56`` |
2011 | Zizurkil | Arrate Garin | Alatzne Etxaburua | 3` 33`` |
2012 | Zizurkil | Alatzne Etxaburua | Arrate Garin | 3` 42`` |
2013 | Zizurkil | Ainara Otamendi | Alatzne Etxaburua | 4` 57`` |
2014 | Zizurkil | Alatzne Etxaburua | Alaitz Imaz | 3` 28`` |
2015 | Zizurkil | Alatzne Etxaburua | Irati Astondoa | 3` 28`` |
2016 | Zizurkil | Alatzne Etxaburua | Ainara Otamendi | 4` 00`` |
2017 | Zizurkil | Alatzne Etxaburua | Alaitz Imaz | 3` 24`` |
2021 | Zizurkil | Alaitz Imaz | Ainara Otamendi | 3` 49`` |
2022 | Zizurkil | Alaitz Imaz | Irati Astondoa | 4` 50`` % 30 |
2023 | Zizurkil | Alaitz Imaz | Ainara Otamendi | 5` 05`` |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Igor Esnaola Gipuzkoako sega txapelduna - Eskualdea» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Akatsa zuzenduta, Esnaola da Gipuzkoako Sega Txapelketako txapelduna» Urola Kostako Hitza 2014-07-21 (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
- ↑ «EMAITZAK, AIA- Gipuzkoako ohiko sega txapelketa 2015 - Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa | Federación guipuzcoana de Herri Kirolak» www.herrikirolakgipuzkoa.eu (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
- ↑ «Julen Gabirondo urnietarra, Gipuzkoako sega txapelduna - Eskualdea» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Urki txapeldun, Gipuzkoako sega txapelketan - Asteasu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
- ↑ «Jokin Etxeberria irabazle Gipuzkoako Sega Txapelketan - Asteasu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
- ↑ «'Sega Txapelketa-Gipuzkoako Finala' (Larraitz, 2019-06-23) (16'47) -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).