Asteasu
|
Asteasu |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Asteasu |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
| Alkatea | Pili Legarra (Asteasu Batuz) |
| Herritarra | asteasuar |
| Koordenatuak | 43°11′58″N 2°5′48″W / 43.19944°N 2.09667°WKoordenatuak: 43°11′58″N 2°5′48″W / 43.19944°N 2.09667°W |
| Eremua | 16,76 km2 |
| Garaiera | 142 m |
| Distantzia | 22 km Donostiara |
| Posta kodea | 20159 |
| Biztanleria | 1.491 bizt (2011) |
| Dentsitatea | 88,96 bizt/km² |
| http://www.asteasu.net/ | |
Asteasu Gipuzkoako erdialdean eta Tolosaldea eskualdean dagoen herria da. 2010ean 1.473 biztanle zituen. Udalerria ekialderantz begira dagoen bailara batean dago kokaturik, Oria ibaiaren adarra den Asteasu ibaiaren haranean hain zuzen, eta bere irteera naturala Villabonarantz da. Tolosatik 10,5 kilometrora eta Donostiatik 23 kilometrora dago errepidez.
Asteasuren udalerri mugakideak hauek dira: Aia iparraldean, Zizurkil ekialdean, Larraul hegoaldean eta Errezil eta Aia mendebaldean.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Asteasu ekialdera begira dagoen haran batean kokaturik dago, Ernio (1.070 m) mendiaren magaletan. Udalerriaren topografia oso malkartsua da, gora-behera askorekin. Punturik baxuena (70 metro inguru) ekialdeko muturrean dago, Asteasu Villabonarekin lotzen duen errepidean; punturik altuena, berriz, hego-mendebaldeko muturrean dago (700 metro).
Ernio mendigunearen lepoetako batek udalerria zeharkatzen du erditik, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera garaiera galduz. 400-600 metro inguruko garaieraraino iristen den lepo honetako muino nagusiak Aranburuko gaina, Irumuno, Bulanomendi eta Aitzondo dira. Herria bera udalerriaren ekialdean dago.
Oriaren adarra den Asteasu ibaiak udalerriaren hegoaldetik igarotzen da.
[aldatu] Auzoak
- Asteasu (herrigunea)
- Beibalea
- Elizmendi
- Errekaballea
- Goiballea
- Upazan
[aldatu] Demografia

[aldatu] Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Asteasu Batuz plataformako Pili Legarra hautatu zuten alkate.
|
Asteasuko udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Asteasu Batuz |
|
|
||
| Bai Asteasuri |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Udaletxea.
- San Petri eliza eta Santa Cruz eta Santa Marina baselizak.
- Erreitzu baserria, XVI eta XVIII. mendeetan eraikia.
- Ugarte baserria, XVI. mendekoa.
[aldatu] Asteasuar ezagunak
Bertan jaio zen Bernardo Atxaga (1951-) euskal idazle oparoa, XX. mendeko bigarren erdialdeko herri-giroa aski modu literarioan eleberrietan islatu duena. Asteasun oinarritua den balizko herriaren izena Obaba da.
Asteasuarrak ere baziren Julian Lizardi (1696-1735), Paraguain ibilitako, misiolari eta martiri jesulaguna, Juan Bautista Agirre (1742-1823) euskal idazlea eta Pello Errota (1840-1919) bertsolaria.
Garaikideen artean, Julen Lopetegi (1966-) futbolari ohia eta Xabier Usabiaga (1969) txirrindulari ohia ditugu.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/09/19an kontsultatua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Asteasuko udal webgunea
|
|||||||
|
|||||||