Abaltzisketa
|
Abaltzisketa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Abaltzisketa | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
||
| Alkatea | Jesus Mari Gorostidi Irazusta | ||
| Herritarra | abaltzisketar | ||
| Koordenatuak | 43°2′54″N 2°6′20″W / 43.04833°N 2.10556°WKoordenatuak: 43°2′54″N 2°6′20″W / 43.04833°N 2.10556°W | ||
| Eremua | 11,18 km2 | ||
| Garaiera | 370 m | ||
| Distantzia | 39 km Donostiara | ||
| Posta kodea | 20269 |
||
| Biztanleria | 317 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 28,35 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1615 | ||
Abaltzisketa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen herria da. 11,18 km² ditu eta 2008. urtean 317 biztanle. Donostia eta Tolosatik 39 eta 14 km-ra kokatzen da, hurrenez hurren. Txindoki (1318 m.) mendiaren magalean kokatuta dagoen herria, Aralar mendilerroan, itsaso gainetik 370 metrora. Herrira Alegiatik eta Orendainetik igarotzen den errepide batetik edo Amezketatik eta Zaldibiatik sartzen da. Abaltzisketarrei "Txalburuak" deitzen zaie.
Aralarko Parke Naturalaren parte da hegoaldea.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1379an, Abaltzisketako bizilagunak Tolosaren menpe geratu ziren eta jauntxoen eta herriaren foruen abantailaz gozatzen hasi ziren. 1615ean jauntxoen arteko lehiak bukatuta zeudela, Abaltzisketak hiribildu izenburua lortu zuen, Tolosaren bategitearekin galdutako autonomia irabaziz. Horren ondoren, Abaltzisketak hiribilduen bilkuretan parte hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza lortuta.
1983an udalerriak Abalcisqueta izena galdu eta ofizialki Abaltzisketa izendapena jaso zuen.
[aldatu] Ondarea
Abaltzisketako alde zaharra euskal mendialdeko nekazaritza herrien eredu ona da. Bertan udaletxea nabarmentzen da, San Juan Bautista elizaren ondoan kokatua. Eliza XVI. mendekoa da XIII. mendeko aurrealde erromanikoa mantentzen duen arren. Kanpandorrea ere aipagarria da, 1493. urtean Abaltzisketan egindako kanpai ikusgarria daukalako.
Oso interesgarria da Nahera-Haundi baserria bisitatzea, euskal eraikuntza zaharren eredua delako. Sasiain auzoan dago, eta herrira iritsi baino lehenago dagoen desbideraketa bat hartuz iritsi daiteke hara.
Udalerri honetan, zalantzarik gabe, ospe gehien daukana Larraitzeko paisaia da, baserri-auzo bat. Txindokiren mangalean kokatuta dagoen auzoan, ermita bat dago, baserritar eta artzainen artean oso ospetsua den Ama Birjina daukana. Udan eta astebukaeretan oso bisitatua da Larraitzen diren jatetxe eta askaltokiengatik. Izan ere, Larraitzeko aparkalekutik hasten da Txindoki (1341 m), Ganbo (1451 m), Pardarri (1399 m) eta Gaztelu (899 m) mendien igoera ibilbidea.
[aldatu] Gizartea
Abaltzisketan, landako herria denez, XX. mendetik hona biztanleria ia %50 jaitsi da, 1900ean zituen 550 biztanletik gaur egun dituen 317 biztanlera. Nahiz eta azken urte hauetan herritar gehiago dituen, Abaltzisketa urrun geratzen da oraindik XIX. mendean zituen 800 bat biztanleetatik.
[aldatu] Ekonomia eta Gastronomia
65 nekazaritza eta abelzaintza esplotazio daude Abaltzisketan.
Abaltzisketako babarrunek ospe handia daukate Euskal Herri osoan.
[aldatu] Demografia
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 552 | 592 | 642 | 616 | 597 | 607 | 594 | 503 | 313 | 284 | 277 | 316 |
[aldatu] Kirolak
Herri txikia denez, bertan ez dago kirol azpiegitura handirik, frontoi bat izan ezik. Kirol, ehiza, elkarte bakarra dago herrian, Larrunarri Elkartea.
Polipaso aizkolaria izan da Abaltzisketako kirolaririk ospetsuena.
Abaltzisketako festetan, honen eta Amezketaren arteko zaldi-lasterketak antolatzen dira.
[aldatu] Politika
2005eko apirilean egindako bozketaren arabera EAJ - EA koalizioa, botoen % 57,9rekin eta EHAK % 32,9rekin izan ziren alderdi bozkatuenak.
[aldatu] Alkateak
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Argitxu Zabala Zeberio | 2003-2007 | Talde Saiatua |
| Jesus Mari Gorostidi Irazusta | 2007- | Herritarrak |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Festak eta Ohiturak
- Erromeria bat antolatzen da Larraitzeko ermitara Pentekostes egunean.
- Maiatzaren 15ean San Isidro eguna ospatzen da hamaiketako herrikoiarekin.
- Ekainaren 24an San Juan Bautistaren festa ospatzen da eta bezperan soka-dantza dantzatzen da herriko plazan.
- Larraitzeko festak ekainaren 29an ospatzen dira.
- Azaroaren lehenengo egunean meza herrikoia ospatzen da Santa Cruz edo Txutxurrumendi ermitetan.
[aldatu] Abaltzisketar ezagunak
- Migel Irazusta Polipaso (1925-): Aizkolari eta segalari ospetsua.
- Jose María Ibarbia Garmendia (1928-): apaiz, organojole eta koru-zuzendaria.
|
|||||||
|
|||||||