Girolamo Rainaldi
Wikipedia(e)tik
Italiar arkitektoa (Erroma, 1570 - 1655). Montalbon egin zituen arkitekturako ikasketak Domeniko Fontana italiar arkitektoarekin batera, eta azken horrek Sixto V.a Aita Santuarentzako eliza bat eraiki zezan agindu zion. Sixto V Aita Santuak, halaber, senatu-jauregiaren eraikuntza-lanak amaitzeko eskubideak eman zizkion. Pamphili jauregia eraki zuen 1650. urtean Erroman (Navona plaza) Inozentzio X.a Aita Santuaren aginduz. Girolamok egin zituen, halaber, Parmako bi jauregiak eta Boloniako Santa Luzia eliza.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.